SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – SAROBE – (URNIETA)
euskal antzerkia
“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. Fitxa artistikoa Egilea: Markos Goikolea Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia Eszenografia: Fernando Bernues … [Irakurri gehiago...] about “EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – SEMINARIXOA – (BERGARA)
SARRERAK EROSI - ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Fitxa Artistikoa Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – SEMINARIXOA – (BERGARA)
“PINTTO PINTTO” – IMANOL LARZABAL ARETOA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - PINTTO PINTTO Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu. “Pintto Pintto” goxotasunez eta umorez kontatutako istorioa da. Bapateko gertakari batek gure bizitzeko modua eta harremantzeko era guztiz eraldatu dezake, kasu honetan, adiskidetasuna. Erropa garbitegi batean Pintto ezustean agertzen den unetik, bertako langileen bizitza hankaz gora jarriko du, bertako errealitatea guztiz eraldatuz. … [Irakurri gehiago...] about “PINTTO PINTTO” – IMANOL LARZABAL ARETOA – (DONOSTIA)
“AMOUR” – SALA BBK – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - AMOUR Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da. Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira. Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat. (AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten … [Irakurri gehiago...] about “AMOUR” – SALA BBK – (BILBAO)
“LA COARTADA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI - LA COARTADA La coartada Christy Hall egile famatuaren egokitzapena da. Bernabe Ricoren bertsioak Ana du protagonista, egoera oso larrian dagoena. Bere iraganagatik oinazetua eta dibortziatua, bere lagunik onenari laguntza eskatzen dio bere bizitzako aitorpenik garrantzitsuena izango den lekukotza emateko. Bere alabaren zaintza ez ezik, bere askatasun propioa ere bere koartadaren menpe egongo da. Gauean zehar, bere deabruekin izandako liskar lotsagabeak agerian utziko du noraino iristeko gai den. Antzezleak María Castro Dani Muriel Andrés Gertrudix … [Irakurri gehiago...] about “LA COARTADA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)