“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – CENTRO CULTURAL JOSU MURUETA – (ERANDIO)
antzerkia euskeraz
“ENE BA!” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikotea eta ama-gaia berandu iritsiko da afaritara. Afaltzen hasi baino lehen ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene ba! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Fitxa artistikoa Egilea: Matthieu Delaporte, Alexandre de la Patelliere Itzulpena: Martin Agirre Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi Antzezleak: Ane Gabarain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Susana Soleto, Asier Sota Musika: Audio Network Argiztapena: Julen Zaballa Eszenografia: Asier Santxo … [Irakurri gehiago...] about “ENE BA!” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“KONPROMISOA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
SARRERAK EROSI Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da, eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea. Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Horixe da Tomasen dohain handia. Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen, zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri. Eroslea iristen denean, bi lagunak elkarri kargu hartzen ari dira, gupidarik gabe. Ikusle hutsa izango al da? Ala arbitro bihurtuko da? Edo, are okerrago, konplot baten biktima? Fitxa artistikoa Egilea: Philippe Claudel. … [Irakurri gehiago...] about “KONPROMISOA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
“PINOCCHIO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Geppettok sortua izan bezain pronto, Pinotxok zalantza batzuk planteatzen ditu: "zer edo nor naiz?, zer egiten dut nik mundu honetan?, zer egin beharko nuke?". Galdera horiei erantzuteko, bidaia bat hasiko du, errealetik irudimenera, nobela pikareskoaren azpigenerora animaliekin egindako fabulara, espetxetik itsas hondora, probintzietako errementari batetik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisua. Agertoki asko, pertsonaia asko, akzio asko. Jokabide-ereduak eta nortasun-ezaugarriak etengabe bilatzen dira. Gomendatu diotena egiten aritzen da Pinotxo; ikusiz doanaz ikasten, topatzen duenaz, bizitzaz. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, bere bizitza beretzat … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“KONPROMISOA” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da, eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea. Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Horixe da Tomasen dohain handia. Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen, zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri. Eroslea iristen denean, bi lagunak elkarri kargu hartzen ari dira, gupidarik gabe. Ikusle hutsa izango al da? Ala arbitro bihurtuko da? Edo, are okerrago, konplot baten biktima? Fitxa artistikoa Egilea: Philippe Claudel. Itzulpena: Martin Agirre … [Irakurri gehiago...] about “KONPROMISOA” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
“SISIFOREN PAPERAK” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? “Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Fitxa artistikoa Egilea: Harkaitz Cano. Interpreteak: Anjel Alkain, Iñigo Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Mikel Losada, Iñaki … [Irakurri gehiago...] about “SISIFOREN PAPERAK” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)