SARRERAK EROSI - AMA AMAk pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarra du hizpide. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa. Guraso zaharren zaintza, apurka-apurka hiltzen doazen horiek, hil ahala gure bizitza zati bat ere haiekin eramaten dutelarik. AMAk emozio sakonena dantzan jarriko du, sakontasun hori egunerokotasunetik erreskatatuz, eta han nahastuko dira prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa. AMA egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da. Errealitatearen latzari aurrez aurre begiratu behar zaio, eta aurre egin erotuko ez bagara. Latzaren latzean edertasun printzak aurkitu ditzakegu horrela, eta edertasuna agertzen den aldiro, zorion itxaropera ernatzen da. Ficha artística Egilea eta zuzendari: Jokin Oregi Kanpo begirada: Pablo Messiez Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe Jokalariak: Ana Martínez, Javier Renobales, Anduriña … [Irakurri gehiago...] about “AMA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
euskal antzerkia
“AMERIKETAKO BIDAIA” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
SARRERAK EROSI - AMERIKETAKO BIDAIA Ikusle guztientzat pentsatutako istorio honetan, bi aktore gazte bi nerabeen bizipenetan murgilduko dira Estatu Batuetara egindako bidaian, munduaren zabaltasuna herrialde eta hizkuntza desberdinekin ezagutzeko gogoa pizteko asmoz. Beren ingelesa hobetu eta bizitzatik ikasi nahi duten ikasturte akademiko batean bizitako esperientziak kontatuko dizkigute; nork bere burua ezagutzeko egiten diren bidaia iniziatiko horietako bat. Erritmo biziko ikuskizuna da, pertsonaia-aldaketa biziekin, gaztelaniaz/euskaraz eta ingelesez, eta abestiak eta zuzeneko musika ditu. … [Irakurri gehiago...] about “AMERIKETAKO BIDAIA” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
“LOSERS (GALTZAILEAK)” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI - LOSERS (GALTZAILEAK) Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute... FITXA ARTISTIKOA Egilea: Marta Buchaca Bertxioa: Jordi Galceran Zuzendaria: Begoña Bilbao … [Irakurri gehiago...] about “LOSERS (GALTZAILEAK)” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“KOPAZ KOPA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
SARRERAK EROSI - KOPAZ KOPA Mikel, dibortziatua eta idazle frustratua, eta Ander, ezkontzeko zorian dagoen aktorea, azken horren ezkongabe-agurrean bat datoz. Segurtasunik eza arrastaka eramaten dute kopaz kopa, erdipurdikotasunetik ihes egin eta bizirik sentitzeko zerbait aurkitu nahian. Gau horretan, Amaia eta Terra ezagutuko dituzte, emakume independente, ekintzaile eta aldartetsuak eta gizonen bizitzak desorekatuko dituzte... FITXA ARTISTIKOA Autor/eragilea: Rex Pickett Adaptación/ adaptazioa: J.A. Vitoria, Garbi Losada Dirección/zuzendaria: Garbi Losada Intérpretes/antzezleak: Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainara Ortega, Ainhoa Aierbe … [Irakurri gehiago...] about “KOPAZ KOPA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
“AMERIKETAKO BIDAIA” – CENTRO SOCIOCULTURAL DE ZIGOITIA – (ZIGOITIA)
Ikusle guztientzat pentsatutako istorio honetan, bi aktore gazte bi nerabeen bizipenetan murgilduko dira Estatu Batuetara egindako bidaian, munduaren zabaltasuna herrialde eta hizkuntza desberdinekin ezagutzeko gogoa pizteko asmoz. Beren ingelesa hobetu eta bizitzatik ikasi nahi duten ikasturte akademiko batean bizitako esperientziak kontatuko dizkigute; nork bere burua ezagutzeko egiten diren bidaia iniziatiko horietako bat. Erritmo biziko ikuskizuna da, pertsonaia-aldaketa biziekin, gaztelaniaz/euskaraz eta ingelesez, eta abestiak eta zuzeneko musika ditu. … [Irakurri gehiago...] about “AMERIKETAKO BIDAIA” – CENTRO SOCIOCULTURAL DE ZIGOITIA – (ZIGOITIA)
“BOST MINUTUN” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
COMPRAR ENTRADAS - CINCO MINUTOS BOST MINUTUN (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du. Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak. Bost minutu esperoan, eternitate bat izan daitekeen tartea, Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzia egiteko bost minutu, agian? Datorrena datorrela… Egileak: Pablo Mir, Marcelo Giglio, Luis Penna. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Andoni Agirregomezkorta, Itziar Urretabizkaia. … [Irakurri gehiago...] about “BOST MINUTUN” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)