Denboraldiak hazten jarraitzen du, eta eskenakide diren konpainiek genero, hizkuntza eta begirada askotarikoak zeharkatzen dituzten ikuskizunak plazaratzen jarraitzen dute. Klasikoen berrirakurketatik sorkuntza garaikidera, tragicomediatik dantzara edota dramaturgia hibridoetara, datozen estreinaldiek gaur egungo euskal eszenaren mapa bizia marrazten dute. Bigarren atal honek hurrengo hilabeteetan taularatuko diren proposamen berriak biltzen ditu, sorkuntzarako urte bereziki emankorra dela berresten dutenak. Tartean Teatroa – Kandida Sorkuntza prozesuan Harrobia Eskenatik igaro ondoren, Tartean Teatroak Kandida aurkezten du; Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako pieza berria, fikzioaren eta egiaren arteko mugak aztertzen dituena. Klara Balzes idazle gaztearen bidez —arrakastaren eta bere kontraesanen aurrean— lanak galdera deserosoak irekitzen ditu: zintzotasun artistikoa, identitatea eta oportunismoa, literaturaren zein arte eszenikoen munduan. Egilea eta zuzendaritza: Patxo … [Irakurri gehiago...] about : (. )
Datorrena: 2026ko estreinaldi eszenikoak (1)
Aurten indartsu dator euskal eszena. Oso indartsu. Eskenakideek sorkuntza berriak ekarriko dituzte, gorputza, memoria, desira, beldurra eta kolektiboa ardatz hartuta, lengoaia askotarikoetatik baina bulkada berarekin: ikertzen jarraitzea, arriskatzea eta eszenatik mundua kontatzea. Hau ibilbide baten lehen geltokia baino ez da; datozen asteetan handitzen joango den bidea, baina jada denboraldi bereziki indartsua iragartzen duena. Vidania Teatro – 7 Urte 7 urte lanean, Vidania Teatrok tentsioz beteriko thriller eszeniko bat aurkezten du. Hiru gizon eta emakume bat bulegoko loft batean elkartzen dira lanordutik kanpo, eta hasieran bilera arrunta zirudiena krisi latz bihurtzen da: Ogasunak estu hartu ditu eta polizia edozein unetan sartzekotan da. Tentsioen, erruen eta erabakien artean, obrak beldurra, paranoia eta ia hamarkada bateko akats partekatuen prezioa jartzen ditu mahai gainean. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako euskarazko proposamena da, eta ikuslearen nerbioak … [Irakurri gehiago...] about Datorrena: 2026ko estreinaldi eszenikoak (1)
Documental Eskena 3O Urte I Aurrerapena
Honela izan zen ‘Eszenabide 2025’!
Dena prest 30. Urteurreneko Galarako!
Denak prest 30. Urteurreneko Galarako!
Eskenak 30 urte bete ditu, eta gure modura ospatuko dugu: eszenan. Abenduaren 10ean, Harrobia Eskenak sektorearen ibilbide kolektiboa ospatzeko, erakundeen eta kultur eragileen konplizitatea eskertzeko eta gure arte eszenikoen indarra aldarrikatzeko sortutako gala hartuko du. Baina, batez ere, jaia eta ospakizuna izango da: hiru hamarkadetan elkarrekin eraiki duguna brindatzeko, berriz elkartzeko eta elkarrekin gozatzeko topaketa. Proposamena parte-hartzailea eta dinamikoa izango da, Hika Teatroak sortutako planteamendu artistikoari jarraituz, eta Agurtzane Intxaurragak zuzenduta. PARTE-HARTZAILEAK: Dantza: Denis Martínez, Oihana Vesga. Zirkoa: Xabi Larrea. Maskara-antzerkia: Eriz Alberdi. Testu-antzerkia: Patxo Telleria, Mikel Martinez. Kantua: Demode Quartet, Klara Mendizabal. Musika: Iñar Sastre. Inproa: Juanjo Otero, Iñaki Maruri. Antzerki fisikoa: Miren Gaztañaga, Miren Gojenola. … [Irakurri gehiago...] about Denak prest 30. Urteurreneko Galarako!





