SARRERAK EROSI - LEHENDAKARI GAIA Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira? Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “LEHENDAKARI GAIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
euskal antzerkia
“BIBA VOI! DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN” – UDAL ARETOA – (MENDEXA)
2016ko urrian joan zitzaigun Darío Fo eta 2013ko maiatzean bere emazte Franca Rame. Biek oihartzun handia utzi dute antzerkian. Haien lanek duten ironiak eta salaketek ez dute gaurkotasunik galdu eta inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke egun. Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa... bezalako testu zorrotz eta zirikatzaileek euren filosofia, ideologia eta bizitzeko era transmititzen dituzte beti ere umorearen bitartez. Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen. … [Irakurri gehiago...] about “BIBA VOI! DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN” – UDAL ARETOA – (MENDEXA)
“REDADA FAMILIAR” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI - FAMILIA SAREKADA “FAMILIA SAREKADA”RI BURUZ: Bere etxean afaltzen ari den familia batek Informatika Delituen Unitatearen (IDU) sarekada jasan du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako. Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela. Familiak … [Irakurri gehiago...] about “REDADA FAMILIAR” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - ¡AY CARMELA! Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei. Fitxa artistikoa Egilea: Jose Sanchis Sinisterra. Zuzendaritza: Ramon Barea. Antzezleak: Olatz Ganboa y Diego Pérez. Jantziak: Betitxe Saitua. Soinu espazioa: Adrian García de los Ojos. Argiztapen: Fernando Alcauzar. Zuzendari laguntzailea: Galder Sacanell. Diseinu grafikoa: Paula Gómez. Eszenografiaren egileak: Equipo OFICIOS ENTRE BAMBALINAS. Asesoría magia: Imanol Ituño eta Gonzalo Albiñana. Produkzio-koordinatzailea: Irene Bau. Argazkiak eta promozio bideoa: Hodei Torres. … [Irakurri gehiago...] about “¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – MANUEL LEKUONA – (LASARTE)
SARRERAK EROSI - ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Fitxa Artistikoa Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – MANUEL LEKUONA – (LASARTE)
“YERMA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI - YERMA BERA bilbotar artista ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea. Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori. Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena. Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea. Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar. Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)