Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Fitxa Artistikoa Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez Irudiak: Maialen Belaustegoitia … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – URKABUSTAIZKO ANTZOKIA – (URKABUSTAIZ)
euskal antzerkia
“ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – URKABUSTAIZKO ANTZOKIA – (URKABUSTAIZ)
SARRERAK EROSI - ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Fitxa Artistikoa Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – URKABUSTAIZKO ANTZOKIA – (URKABUSTAIZ)
“CABARET CHIHUAHUA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - CABARET CHIHUAHUA Viva México, carajo!! oihu jalapeñarra entzungo dugu berriz Cabaret Chihuahuan, abesti, dantza eta barre algaraz osatutako entxilada; ahoan bilorik gabe egindako musikala; bizi pozaren “corridoa”; zoriontasun ulu gartsuaz amaitzen dena. Krisi garaiotan gogo txarraren kontrako festa, makroekonomiaren baitako iruzurgile eta haien tranpa zekenek eragindako amorrua arintzeko errezeta. Bizi-bizi gaudela ospatu dezagun! Y que viva México, cabrones!! … [Irakurri gehiago...] about “CABARET CHIHUAHUA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“ALTSASU” – GEZALA AUDITORIUMA – (LEZO)
SARRERAK EROSI - ALTSASU 2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren atarian, istilu bat izan zen, eta herriko zenbait bizilagun, Guardia Zibileko bi agente eta haien bikotekideak tartean izan ziren. Emaitza: bi atxilotu eta orkatila bat, agenteetako batena, hautsita. 24 ordu baino gutxiagoan, Altsasu telebistako plato bihurtzen da, eta handik gutxira, auzia Estatuko auzi bihurtzen da, garai guztietako prozesu judizial nahasgarrienetako bat bihurtuz. Gaur egun, hainbat gaztek hirugarren graduan jarraitzen duten bitartean, goizalde hartan benetan gertatu zena ez da judizialki berreraiki. … [Irakurri gehiago...] about “ALTSASU” – GEZALA AUDITORIUMA – (LEZO)
“¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - ¡AY CARMELA! Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei. Fitxa artistikoa Egilea: Jose Sanchis Sinisterra. Zuzendaritza: Ramon Barea. Antzezleak: Olatz Ganboa y Diego Pérez. Jantziak: Betitxe Saitua. Soinu espazioa: Adrian García de los Ojos. Argiztapen: Fernando Alcauzar. Zuzendari laguntzailea: Galder Sacanell. Diseinu grafikoa: Paula Gómez. Eszenografiaren egileak: Equipo OFICIOS ENTRE BAMBALINAS. Asesoría magia: Imanol Ituño eta Gonzalo Albiñana. Produkzio-koordinatzailea: Irene Bau. Argazkiak eta promozio bideoa: Hodei Torres. … [Irakurri gehiago...] about “¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“IRABAZI” – PALACIO EUSKALDUNA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - IRABAZI “Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort- eremua, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzu aematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Mediokreak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu? Fitxa Gidoia, aktorea eta zuzendaria: Jon Plazaola … [Irakurri gehiago...] about “IRABAZI” – PALACIO EUSKALDUNA – (BILBAO)