ESKENAKIDEAK
TEskenako Kideak daude jarraian. Bazkide izatearen hamaika abantaila erabiltzen ari dira jada: komunikazio eta administrazio alorreko aholkularitza, materialak eta entsegurako espazioak alokatzeko beherapenak, ikastaroak doan eta abar.
Beharbada zure konpainia izango da gure hurrengo bazkidea!
- www.adosteatroa.com/inicio
Ados Teatroa 1994. urtean sortu zen Astigarragan jendea interesatzeko, dibertitzeko eta hunkitzeko. Ia 30 antzezlan ekoiztuta, antzerkia komunikazio ekintza dela ulertzen jarraitzen du Ados Teatroak, ikuslearekin eta konpainiako kideekin komunikatzeko ekintza.
- https://barandiproducciones.wixsite.com/barandi
Esta distribuidora y productora de reciente creación tiene como objetivo generar distintas líneas teatrales de corte contemporáneo impulsadas por jóvenes creadores emergentes.
- https://www.blancaarrieta.com
20 urtetan zehar, Blanca Arrietak dantza-lan ugari ekoitzi ditu beste artista eta sortzaile, interprete, argiztapen-espazio eszenikoko diseinatzaile, musikari eta konpositoreekin. Azken lana dantza egiteko eta ulertzeko modu berrietara bideratzen da. Horretarako, beste hizkuntza artistiko batzuekin lotzea bilatzen du. Mugimenduan dauden gorputzen, haien ahotsaren, arkitekturaren eta poesiaren inguruan denbora eta eraikuntza-lan metodikoa eskatzen duten prozesuak.
- http://www.borobilteatroa.com
Borobil teatroa 2012. urtean jaio zen zuzendaria eta aktorea den Anartz Zuazuaren eskutik.William Layton eta Jackes Lecoq bezalako maisuekin trebatu ostean, teatro fisikoan eta inprobisazioan oinarritutako sorkuntza prozesua garatzen du. Metodologia horrekin istorio original eta garaikideak taularatzen ditu, umorez eta imajinazioz beteak. Istorio batzuk familian ikustekoak dira, eta beste batzuk, aldiz, ikuslego helduagoarentzat dira
- http://www.dantzaz.net/
Ekoizpen-zentroa, laborategi sortzailea eta dantza-konpainia da Dantzaz eta ezaugarri horiek definitzen dute; plataforma aitzindaria mugimenduaren arteen alorrean, lanerako aukera eskaintzen die tokiko eta nazioarteko dantzako profesional gazteei. Nazioarteko Sormen Koreografikoko Zentroari esker, Dantzaz-ek urtero zenbait artista gonbidatu izaten ditu; nazioarteko eta bertako sortzaileak elkartzen ditu, laborategiko eta sarean lana egiteko formula hori erabiltzen du.
- https://demodequartet.com/
"10 urte baino gehiago eszenan, bere lan artistikoa garatzen, komedian eta a capela kantuan oinarritutako jatorrizko ikuskizunen sorkuntzaren esparruan. Beste artista, konpainia eta edozein generotako profesionalekin elkarlanean aritzeko ekoizpen-zentro irekia, euskaraz zein gaztelaniaz. "
- https://dramagia.com/
Dramagiaren xedea da magiaren artea eta antzerkiaren magia lotzea. Gure ikuskizunak antzeztutako magia ikuskizunak eta obrak dira, aretoan nahiz kalean egiten dira eta elkarreragileak direnez, ikusleak protagonista eta konplize bihurtzen dira. Dramagiako artistek nazio eta nazioarteko sariak lortu dituzte, zenbait diziplinetan egindako ilusionismoko ikuskizunengatik.
- www.erreprodukzioak.com/
Erre Produkzioak & Arteka & Maskarada SL hiru proiektu artistiko bat eginez osatu da. Batetik, Maskarada, Euskal Herriko antzerki talde beteranoetakoa (1980) bestetik, Erre Produkzioak,konpainia sortu berria eta Arteka, Arte Eszenikoen Gunea.
- www.hikateatroa.eus
Hika Teatroak estilo kontzeptual eta poetikoko antzerki garaikidearen aldeko apustua egin du; bere lanak entzumenaren eta ikusmenaren bidez sartzen dira. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen duen konpainiak, obra bakoitzari ikuspegi femeninoa ematen dio Arantxa Iturbe idazlearekin batera.
- www.hortzmuga.com/
Hortzmuga Teatroa kaleko antzerkia egiten duen konpainia profesionala da; 25 urte baino gehiago da artisau-antzerkiaren aldeko apustua egin zuela eta bere xedea da komunikatzeko forma berriak aurkitzea tresna gisa erabiltzeko eta kritika soziala egiteko, hausnarketa eta agitazioa eragiteaz gain. Hortzmugak antzerkia kalera ateratzen du, ikuslea erakartzeko eta ikuskizuna esperientzia eraldatzaile bihurtzeko.