SARRERAK EROSI - HEGOAK Garbiñe Insausti, kantari eta aktorea, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan, HEGOAK kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar. HEGOAK, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik. Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista. Fitxa artistikoa … [Irakurri gehiago...] about “HEGOAK” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
euskal antzerkia
“HOBE IXILIK!” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
“eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – (MUXIKA)
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas. Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza … [Irakurri gehiago...] about “eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – (MUXIKA)
“SOUVENIR, KOMERIA EXTRALURTARRA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI - SOUVENIR, KOMERIA EXTRALURTARRA Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun. Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko! Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da? Horman Poster kolektiboa, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak 2010ean sortua, antzerki pieza berritzaile eta esperimentalak ekoizten dihardu azken 10 urteetan. Kolektiboak euskaraz ekoizten jarraitzeko asmoari eutsi … [Irakurri gehiago...] about “SOUVENIR, KOMERIA EXTRALURTARRA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“SAGASTITARRAK” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
SARRERAK EROSI - SAGASTITARRAK Sagastitarrenean –goi burgesiako familia– alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile feministak bere lehen abizenaren ordez amarena jartzea erabaki du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean". Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Horregatik, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek abizena aldatzeko asmoa bertan behera utz dezan. Fitxa artistikoa Egilea: Ramón Madaula. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Aktoreak: Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria. … [Irakurri gehiago...] about “SAGASTITARRAK” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
“HOBE IXILIK!” – ESTREINALDIA – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – ESTREINALDIA – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)