… [Irakurri gehiago...] about Datorrena: Eskenakideen 2026ko estreinaldiak
Albisteak
Dena prest Ipar Eszena Bidea 2026rako
“Relatos” estreinatu dugu, El último apuntador saioaren atal berria
Gure parodia eszenikoa: ‘El precio injusto’
: (. )
Denboraldiak hazten jarraitzen du, eta eskenakide diren konpainiek genero, hizkuntza eta begirada askotarikoak zeharkatzen dituzten ikuskizunak plazaratzen jarraitzen dute. Klasikoen berrirakurketatik sorkuntza garaikidera, tragicomediatik dantzara edota dramaturgia hibridoetara, datozen estreinaldiek gaur egungo euskal eszenaren mapa bizia marrazten dute. Bigarren atal honek hurrengo hilabeteetan taularatuko diren proposamen berriak biltzen ditu, sorkuntzarako urte bereziki emankorra dela berresten dutenak. Tartean Teatroa – Kandida Sorkuntza prozesuan Harrobia Eskenatik igaro ondoren, Tartean Teatroak Kandida aurkezten du; Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako pieza berria, fikzioaren eta egiaren arteko mugak aztertzen dituena. Klara Balzes idazle gaztearen bidez —arrakastaren eta bere kontraesanen aurrean— lanak galdera deserosoak irekitzen ditu: zintzotasun artistikoa, identitatea eta oportunismoa, literaturaren zein arte eszenikoen munduan. Egilea eta zuzendaritza: Patxo … [Irakurri gehiago...] about : (. )
Datorrena: 2026ko estreinaldi eszenikoak (1)
Aurten indartsu dator euskal eszena. Oso indartsu. Eskenakideek sorkuntza berriak ekarriko dituzte, gorputza, memoria, desira, beldurra eta kolektiboa ardatz hartuta, lengoaia askotarikoetatik baina bulkada berarekin: ikertzen jarraitzea, arriskatzea eta eszenatik mundua kontatzea. Hau ibilbide baten lehen geltokia baino ez da; datozen asteetan handitzen joango den bidea, baina jada denboraldi bereziki indartsua iragartzen duena. Vidania Teatro – 7 Urte 7 urte lanean, Vidania Teatrok tentsioz beteriko thriller eszeniko bat aurkezten du. Hiru gizon eta emakume bat bulegoko loft batean elkartzen dira lanordutik kanpo, eta hasieran bilera arrunta zirudiena krisi latz bihurtzen da: Ogasunak estu hartu ditu eta polizia edozein unetan sartzekotan da. Tentsioen, erruen eta erabakien artean, obrak beldurra, paranoia eta ia hamarkada bateko akats partekatuen prezioa jartzen ditu mahai gainean. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako euskarazko proposamena da, eta ikuslearen nerbioak … [Irakurri gehiago...] about Datorrena: 2026ko estreinaldi eszenikoak (1)






