Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Carles Alberola Zuzendaria: Mario … [Irakurri gehiago...] about “MOKO ZORROTZA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
euskal antzerkia
“UBÚ, REY DE LAS FINANZAS” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI UBU, FINANTZEN ERREGE (gazteleraz) Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak estreinatu berri du Ubu, finantzen errege antzezlana. Ramon Bareak zuzendutako lana, RAUL Quirós Molinaren bertsio batetik abiatutu dute lana, beti era Alfred Jarryren testua oinarrian izanik. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira antzezlaneko protagonistak. Protagonista Ubu da, munduaren jaun eta jabe izan nahi duena. Kosta ala kosta aberasteko grinarekin, azpijokoan eta gezurretan ibiliko da. Alazne izan dugu bide lagun. FICHA ARTÍSTICA Intérpretes: Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martín Gómez, Arnatz Puertas y Leire Ormazabal. Texto: Alfred Jarry, versión de Raúl Quirós Molina. Música y espacio sonoro: Naiel Ibarrola. Diseño y producción de sonido: Lander Macho. Diseño de iluminación: Fernando … [Irakurri gehiago...] about “UBÚ, REY DE LAS FINANZAS” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
‘PINOCCHIO’, ‘IKIMILIKILIKLIK’ ETA ‘ÚNIKO’, ‘HAURREN ARTE ESZENIKOEN AZOKAN (FETEN)’ SARITUAK
Haurren arte eszenikoen Europako Azoka (FETEN) Eskenako hiru ikuskizun saritu ditu: ‘Pinocchio’ (Teatro Gorakada), ‘Ikimilikiliklik’ (Marie de Jongh) eta ‘ÚniKo’ (Teatro Paraíso). Gorakadaren azken ekoizpena, ’Pinocchio’, Zuzendaritza onenaren saria irabazi du, eta Ikimilikiliklik, berriz, Espazio Eszeniko Onena irabazi du. Beste aldetik, ‘UniKo’ interpretazio onenaren saria irabazi du. Gainera, sarituen zerrenda ‘Lú’ (Maduixa, Valentzia) Ikuskizun Onenari, ‘Neanthertal’ (David Vento Dance Theater, Madril) Gaueko Ikuskizun Onenari, ‘El Cazador’ (Might eta Jambo) kaleko Ikuskizun Onenari, besteak beste, osatzen dute. ‘Pinocchio’, ‘Ikimilikiliklik’ eta ‘ÚniKo’, haur antzerki arrakasta Gorakadak ‘Pinocchio’ aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. 'El viaje de Ulises' eta 'Moby Dick' lan arrakastatsuen ostean, kontakizun klasikoen aldeko apustua egiten jarraitzen … [Irakurri gehiago...] about ‘PINOCCHIO’, ‘IKIMILIKILIKLIK’ ETA ‘ÚNIKO’, ‘HAURREN ARTE ESZENIKOEN AZOKAN (FETEN)’ SARITUAK
“ZALDI URDINA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan. Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
“KASKAROT” – PRINCIPAL ANTZOKIA – (VITORIA)
SARRERAK EROSI Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten. FITXA TEKNIKOA: Egilea: Gartxot Unsain Letona Zuzendaritza: Florentino Badiola Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez eta Javier Fernandez Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa Produkzioa: ATX Teatroa Musika: Gartxot Unsain Letona Eszenografia: ATX Teatroa Jantziak: Idoia Beratarbide … [Irakurri gehiago...] about “KASKAROT” – PRINCIPAL ANTZOKIA – (VITORIA)
“20.000 LEGOA ITSASPEKO ZABORRETAN” – HERRIKO ANZTOKIA – (ELGOIBAR)
SARRERAK EROSI Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean. Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua. Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzi aurkituko du, gizadi osoa arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala. Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta eta itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du. 20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari. Abenturazalea bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio … [Irakurri gehiago...] about “20.000 LEGOA ITSASPEKO ZABORRETAN” – HERRIKO ANZTOKIA – (ELGOIBAR)