SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
euskal antzerkia
“CRUSOE” – LASARTE ARETOA – (IGORRE)
Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko gara, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino. Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean. … [Irakurri gehiago...] about “CRUSOE” – LASARTE ARETOA – (IGORRE)
“QUITAMIEDOS” – ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBO)
SARRERAK EROSI Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta. Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute. Testua eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte Zuzendaritza-laguntzaileak: Garbiñe Insausti, José Dault Aktoreak: Jesús Barranco, Luis Moreno Jantzien eta eszenografiaren diseinua: … [Irakurri gehiago...] about “QUITAMIEDOS” – ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBO)
“QUITAMIEDOS” – ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta. Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute. Testua eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte Zuzendaritza-laguntzaileak: Garbiñe Insausti, José Dault Aktoreak: Jesús Barranco, Luis Moreno Jantzien eta eszenografiaren diseinua: … [Irakurri gehiago...] about “QUITAMIEDOS” – ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“EURIA” – CASA DE CULTURA – (VIANA, NAVARRA)
“EURIA” ikuskizunak, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz hitz egiten du. Zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora nekagarri horri buruz hitz egiten du. Eta, jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. Gaiak tristura edo malenkonia eragiten baditu ere, ikuskizuna atmosfera poetikoan murgilduta dago, umore ukituekin eta ezuste bisualekin. Fitxa artistikoa: Direccion: Markeliñe Reparto: Fernando BArado, Natalia Garcia/Nerea Martinez, Ioar Fernandez/Itziar Fragua Escenografia: Jon Kepa Zumalde Vestuario: Marieta soul espacio creativo Iluminación: Paco Trujllo Duración: 60 min Espectáculo recomendado a partir de 6 años. Compañía Markeliñe … [Irakurri gehiago...] about “EURIA” – CASA DE CULTURA – (VIANA, NAVARRA)
“DUBLINESES” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINESES” – MUXIKEBARRI – (GETXO)