SARRERAK EROSI Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak. "Fake" anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Egia da ihesi doana. Fitxa artistikoa Egilea: David Caiña Itzulpena: Maria … [Irakurri gehiago...] about “FAKE. TRAMPANTOJO” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
adultos
“ALBUM” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. Fitxa Egilea: Formol Laborategia Zuzendaria: Edurne Azkarate Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren Bidelagunak: Metrokoadroka Sormen Laborategia Dramaturgia: Formol … [Irakurri gehiago...] about “ALBUM” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
“EL REY TUERTO” – CASA DE CULTURA DE VILLABA – (VILLABA)
SARRERAK EROSI - EL REY TUERTO La compañía navarra Inextremis Teatro regresa con esta historia de Marc Crehuet. ¿Qué pasaría si un antidisturbios se encontrase con la víctima de su violencia en otro contexto, lejos del caos de la manifestación, en una cena entre amigos, por ejemplo? La velada no pinta bien, más bien todo lo contrario, pero, quién sabe, las personas a veces nos sorprenden. Dossier informativo Duración: 90 MINUTOS Ficha artística Dramaturgia/Dramaturgia Marc Crehuet Dirección/Zuzendaritza Fernando Bernués Intérpretes/ Antzezleak Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin Escenografía/Eszenografia Fernando Bernués Diseño y realización de vestuario/Jantziak diseinatu eta egitea Ana Turrillas Diseño y realización de iluminación/Argiak diseinatu eta egitea David Bernués (Acrónica Producciones) Producción/Produkzioa Ane Antoñanzas Una coproducción de Inextremis Teatro y Tanttaka Teatroa … [Irakurri gehiago...] about “EL REY TUERTO” – CASA DE CULTURA DE VILLABA – (VILLABA)
“TARARA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La … [Irakurri gehiago...] about “TARARA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“REY DESNUDO Y CHICO MUERTO” – GAZTE KONPAINIA P6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI – REY DESNUDO Y CHICO MUERTO ‘Rey Desnudo y Chico Muerto’ 58 segundotan gertatzen da, Bilboko Doña Casilda parkean, 2016-ko ekaineko egunsenti baten. Bi pertsona: Jon Zabalbide eta Christian Odriozola. Elkar topatzen duten begirada bi. Bideo biral bat. 58 segundo horiek hedatu eta uzkurtu egiten dira, denborak egiten duen bezala, eta 58 segundo horiek bi mila urte atzera egiten dute, enperadore nerabe baten Antzinako Erromara; 58 segundo Federiko II.a izango denaren Prusiara itzultzen dira, bigarren izan aurretik eta errege izan aurretik; 58 segundo 1986ko Japoniara salto, hogeita hamar urte atzera, eta 58 segundo, mila milioi anonimoen esperientziak gordetzen dituztenak, eta denbora tarte horretan partekatzen dituzte espazioa eta denbora errege hilek eta mutil biluziek. 58 segundotan, klase eta jatorri desberdineko baina errealitate bereko gizon-emakumeak harrapatuta geratzen dira, eta hauxe da haien errealitatea: norbait maitatzea modu ez-konbentzional … [Irakurri gehiago...] about “REY DESNUDO Y CHICO MUERTO” – GAZTE KONPAINIA P6 – (BILBAO)
“MI ÚLTIMO BAILE” – TEATRO ARRIAGA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Erdi errealitate, erdi fikzio, 'Mi último baile' (Nire azken dantza) da Las Mariposasen omenaldi bat, hil arte borrokatu zirenak emakumeen eta beren herriaren eskubideak defendatuz, horrela, martiri eta heroina bihurtuz. Haren omenez, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, haren hilketaren urteurrena ospatzen da. Hau zuentzat da, arrebak. Askatasuna ala heriotza! … [Irakurri gehiago...] about “MI ÚLTIMO BAILE” – TEATRO ARRIAGA – (BILBAO)