SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
euskal antzerkia
“ERLAUNTZA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI Txikitako neska lagun talde bat landa etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joaten eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai. Trapu zikinak, inoiz elkarri esan ez zizkioten gauzak, aitorkizunak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Animalien erreinuan erleak dira hoberen komunikatzen diren izakiak. Eta dirudienez dantza eginez komunikatzen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Monika Zumeta ZUZENDARITZA TEKNIKOA eta SOINUA: Iñigo … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“PINOCCHIO” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
SARRERAK EROSI Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. FITXA ARTISTIKOA Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – SANTA ANA ANTZOKIA – (OÑATI)
Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei. SIMPLICISSIMUS KABARET … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – SANTA ANA ANTZOKIA – (OÑATI)
“MANDÍBULA AFILADA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
SARRERA EROSI Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Carles … [Irakurri gehiago...] about “MANDÍBULA AFILADA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
“ENE BA!” – IKUSGARRI ARETOA – (LEKEITIO)
SARRERAK EROSI Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “ENE BA!” – IKUSGARRI ARETOA – (LEKEITIO)