SARRERAK EROSI Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak... Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu. Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da. … [Irakurri gehiago...] about “MASUSTONDOEN PATIOA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
euskal antzerkia
“ESNEAREN KOLOREKOA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri. Nell Leyshon idazle ingelesak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen … [Irakurri gehiago...] about “ESNEAREN KOLOREKOA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“LA SED DEL MINOTAURO” – CENTRO CULTURAL INTXAURRONDO – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Bezeroak sartuirtenean dabiltza, maitasunaren bila, ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaurko gaua, gau berezia da. Gauza handiak gertatuko dira. Fitxa artistikoa Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. de Jaúregui. Testuak: Jon Gerediaga, Alex Gerediaga. Eszenografia, jantziak: Azegiñe Urigoitia. Argiztapena: Oier … [Irakurri gehiago...] about “LA SED DEL MINOTAURO” – CENTRO CULTURAL INTXAURRONDO – (DONOSTIA)
¡GUAPA! – DFERIA – (DONOSTIA)
A principios del S.XX los espectáculos de fenómenos tenían gran éxito, el público pagaba por ver “criaturas monstruosas”. Ahora uno de estos seres, Mary, a quien anunciaban como “la mujer más fea del mundo”, y la mujer barbuda, vuelve a subirse al escenario para contar su historia, para descubrirnos que eran mujeres que reían y disfrutaban, que tenían deseos y despertaban pasiones. Personajes históricos, individuos extraños y los propios intérpretes, van tomando la palabra para hablar de la belleza, la evidente y la oculta. Un espectáculo sobre la belleza que no se ve, sobre personas que miran a personas sin verlas, sobre diferencia e igualdad. Ficha artística Intérpretes: Begoña Martín Treviño y Raúl Camino. Texto: Raúl Camino. Dirección: El mono habitado. … [Irakurri gehiago...] about ¡GUAPA! – DFERIA – (DONOSTIA)
“DEL COLOR DE LA LECHE” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan “marra beltz pila bat besterik ez” ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko. Fitxa Artistikoa Egilea, egokitzapena: Nell Leyshon. Zuzendaria: Fernando Bernués. Itzulpena: Aizpea Goenaga. Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares, Jose Ramón Soroiz. Eszenografia: Fernando Bernués. Jantziak: Ikerne Giménez. Argi … [Irakurri gehiago...] about “DEL COLOR DE LA LECHE” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
DFERIA 2024: “FOREVER” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. André y Dorine eta Solitudes lanen ostean, Kulunka Teatrok maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun batean. Forever familia bat bere ametsetik nola urruntzen den kontatzen duen istorioa da. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, aitatasuna eta amatasuna, hezkuntza, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaietan jartzen du arreta. Plataforma birakari baten gainean, Forever zaldiko-maldikoa da; bizitzaren noria. Baina, biratu ahala, protagonisten oinazean sakontzen duen kiribila ere bai. Tragikomedia eder eta sakona, gure etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen dena. Forever Kulunka Teatrok Zentro Dramatiko Nazionalarekin (CDN), Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin batera ekoitzitako lana … [Irakurri gehiago...] about DFERIA 2024: “FOREVER” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)