Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak... Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu. Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da. Oroitzapenak orainarekin … [Irakurri gehiago...] about “MASUSTONDOEN PATIOA” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
euskal antzerkia
“NEVENKA” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
SARRERAK EROSI Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024ren barruan. Egilea eta zuzendaria: María Goiricelaya Antzezleak: Gema Matarranz, Álex Furundarena y Marta Megías 2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da. Web ofiziala: https://histrionteatro.es/espectaculos/nevenka/ … [Irakurri gehiago...] about “NEVENKA” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
“BO JAUNA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Hiru zerbitzariak ohituta daude Bo jaunak dioen guztia betetzera. Bizitza osoa daramate bere aginduetara, hura ume bat zenetik. Batzuetan imajinatzen dute zer izan zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea beren eskuetan izatea eta ez beste inoren menpe egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek bere zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia txikia zenean, zerbitzariek “Ez!” esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana oso zerbitzupekoa da, oso menpekoa, baina halako batean “Ez!” esateko aukera berri bat sortu da. Fitxa artistikoa Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi. Zuzendaritza laguntzailea: Javi Tirado. Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renovales, Anduriña Zurutuza. Musika: Adrián Garcia de los Ojos. Adina: 3 urtetik aurrera. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
“BIHAR ARTE SOILIK” – IGORRE ARETOA – (IGORRE)
SARRERAK EROSI Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek. Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki. Taldea Egilea: David Caiña. Zuzendariak: Gorka Mínguez eta David Caiña. Artistak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Xanti Korkostegi eta Mikele … [Irakurri gehiago...] about “BIHAR ARTE SOILIK” – IGORRE ARETOA – (IGORRE)
“YERMA” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
SARRERAK EROSI Bera artista bilbotar ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Bere amak inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori... Eta bere bikote ohia ama izatea aukera bat izan zen norbait. Hau da gure YERMAren eszenatokia. Eszenatoki bat non emakume gazte hau tekila bat bezala jariatzen den Puerto Escondido, bhang lassi bat bezala Goan, garagardo hotz bat bezala Alexanderplatzen. Agian sakrilegioa da YERMA bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme albarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz. Eta BERA bezalakoak dira: emakume arrakastatsuak beren lanetan, modako jatetxeetan afaltzen dutenak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan desmelenatzen direnak, Iphone eta gizarte-zirkulu inbidiagarriak dituztenak. Emakumeak; emakume normalak, independenteak, bikotekideekin, itxurazko … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
“BO JAUNA” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
SARRERAK EROSI Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)