- ekitaldia hau amaitu da.
DFERIA 2024: “FOREVER” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
11 martxoa 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
André y Dorine eta Solitudes lanen ostean, Kulunka Teatrok maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun batean.
Forever familia bat bere ametsetik nola urruntzen den kontatzen duen istorioa da. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, aitatasuna eta amatasuna, hezkuntza, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaietan jartzen du arreta.
Plataforma birakari baten gainean, Forever zaldiko-maldikoa da; bizitzaren noria. Baina, biratu ahala, protagonisten oinazean sakontzen duen kiribila ere bai. Tragikomedia eder eta sakona, gure etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen dena.
Forever Kulunka Teatrok Zentro Dramatiko Nazionalarekin (CDN), Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin batera ekoitzitako lana da.
Fitxa Artistikoa
- Dramaturgia: Edu Cárcamo, José Dault, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte.
- Zuzendaritza: Iñaki Rikarte.
- Interpreteak: Edu Cárcamo, José Dault, Garbiñe Insausti.
- Eszenografia: Ikerne Giménez, Javier Ruiz de Alegría.
- Argiztapena: Javier Ruiz de Alegría.
- Jantzien diseinua: Ikerne Giménez.
- Maskarak diseinatzea eta egitea: Garbiñe Insausti.
- Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo.
- Eszenografia eraikitzea: Readest Montajes.
- Joskintza: KKUM.
- Ekoizpen exekutiboa: Kulunka Teatro.
- Zuzendaritza laguntzailea: Alberto Huici.
- Zuzendaritza teknikoa: La Cía de la Luz S.Coop.Mad.
- Banaketa: Proversus, Portal 71.
- Prentsa: María Díaz.
- Ekoizpena: Kulunka Teatro, Centro Dramático Nacional (CDN), Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia.
- Kartelaren diseinua: Isa Bisset