Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta haren lekuan sartuko den langilea, ezinbestean, bost egunez elkarrekin egongo dira lantokian, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza horien guztien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da, eta komunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. Fitxa artistikoa Egilea: DAVID DESOLA Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI Itzulpena: MARTIN AGIRRE Aktoreak: IKER GALARTZA, ZUHAITZ GURRUTXAGA Eszenografia: ASIER SANCHO SENOSIAIN Eszenografia egilea: ESCÉNICA INTEGRAL Jantzien diseinua: JOKIN … [Irakurri gehiago...] about “ALMAZENEAN” – MEATZARI ARETOA – (MUSKIZ)
euskal antzerkia
“ESNEAREN KOLOREKOA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri. Nell Leyshon idazle ingeles bikainak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen erritmoari jarraitzen … [Irakurri gehiago...] about “ESNEAREN KOLOREKOA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
“NEVENKA” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
SARRERAK EROSI Egilea eta zuzendaria: María Goiricelaya Antzezleak: Gema Matarranz, Álex Furundarena y Marta Megías 2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da. Web ofiziala: https://histrionteatro.es/espectaculos/nevenka/ … [Irakurri gehiago...] about “NEVENKA” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
“AI GURE JUANETEAK” – ITSASMUSEUM – (BILBAO)
Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da, hitzak eta musika uztartzen duena. Tauletan aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Lanaren testua Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da. Gaur egungo begiradatik “Hegazki errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeikatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… kantuak izango dira aztergai. Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak direlako, Patxo Telleriak, lan honen dramaturgoak eta aktoreak, berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia hartu du. Hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira. Zumeta ere ez da faltako estetika arloan. Horrela, orain dela 50 urteko sentikariaren aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (Baga, biga, higa … [Irakurri gehiago...] about “AI GURE JUANETEAK” – ITSASMUSEUM – (BILBAO)
“BIHAR ARTE SOILIK” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024ren barruan. Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek. Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki. Taldea Egilea: David Caiña. Zuzendariak: Gorka Mínguez eta David Caiña. Artistak: Lorea Intxausti, … [Irakurri gehiago...] about “BIHAR ARTE SOILIK” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“ALMACENADOS” – ESCUELA DE MÚSICA DE SESTAO – (SESTAO)
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. Fitxa artistikoa EGILEA: David Desola. ITZULPENA: Martin Agirre. ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi. ANTZEZLEAK: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga. ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain. IRAUPENA: 75′. IKUSLEA: +14 … [Irakurri gehiago...] about “ALMACENADOS” – ESCUELA DE MÚSICA DE SESTAO – (SESTAO)