- ekitaldia hau amaitu da.
“NEVENKA” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
18 martxoa 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024ren barruan.
- Egilea eta zuzendaria: María Goiricelaya
- Antzezleak: Gema Matarranz, Álex Furundarena y Marta Megías
2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.
Web ofiziala: https://histrionteatro.es/espectaculos/nevenka/