Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…” Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta, Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Emmanuel Robert-Espalieu Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain … [Irakurri gehiago...] about “ZOAZ PAKE SANTUAN” – HERRI ANTZOKIA – (SORALUCE)
antzerkia euskeraz
“TXARRIBODA” – AITA MARI ANTZOKIA (ZUMAIA)
Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du. Fitxa Artistikoa Textua: Agurtzane Intxaurraga aktoreen inprobisazioen harira Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga Zuzendariaren laguntzailea: Miren Gojenola … [Irakurri gehiago...] about “TXARRIBODA” – AITA MARI ANTZOKIA (ZUMAIA)
“MOKOZORROTZA”- TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko. Egilea: Carles Alberola … [Irakurri gehiago...] about “MOKOZORROTZA”- TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
“DUBLINDARRAK” – BASTERO KULTURGUNEA (ANDOAIN)
SARRERAK EROSI James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINDARRAK” – BASTERO KULTURGUNEA (ANDOAIN)