SARRERAK EROSI /2 eta 7 BITARTEKO HAURRENTZAT EGOKIA/ Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira. Bat-batean, dena aldatuko da! Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta. FITXA ARTISTIKOA Antzezleak: Rosa A. … [Irakurri gehiago...] about “XOCOLAT” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (AZPEITIA)
antzerkia euskeraz
“HOZKAILUA” – KULTUR ETXEA – (ALEGIA)
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten, ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua. FITXA ARTISTIKOA AKTOREAK: Ander Lipus eta Patricia Urrutia. … [Irakurri gehiago...] about “HOZKAILUA” – KULTUR ETXEA – (ALEGIA)
“DUBLINDARRAK” – LEIDOR ANTZOKIA (TOLOSA)
SARRERAK EROSI James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINDARRAK” – LEIDOR ANTZOKIA (TOLOSA)
“INONDIK INORA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
EROSI SARRERAK Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! 4 urtetik gorako espektakulua. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“INONDIK INORA” – HERRIKO GELAN – (LARRESORO)
Es muy importante para un cartero estar siempre alerta, ¡siempre en forma! El trabajo de los carteros no es moco de pavo: de casa en casa, de camino en camino, de montaña en montaña, por tierra, mar y aire. Para hacer llegar siempre a su destinatario las cartas, postales y paquetes que vosotros enviáis. Exigentes, exactos, exquisitos: por nada del mundo se puede abrir una carta, leer una postal, ni curiosear un paquete. Por nada del mundo. Inondik inora es un espectáculo infantil que combinando humor y poesía, música en directo y títeres, pretende promover la curiosidad y la desobediencia. ¡La de cosas que pueden llegar a caber en la saca de un cartero! A partir de 4 años. FICHA TÉCNICA Dirección: Patricia Urrutia Reparto: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Diseño de escenografía: Amaia Garate Diseño de vestuario: Idoia Beratarbide Coreografía: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe Música: Asier Ituarte, Patricia Urrutia … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – HERRIKO GELAN – (LARRESORO)
“ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” (AKUSTIKOA) – KULTUR ETXEA (HUARTE)
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu Grafikoa: Paradox Argazkiak: Guillermo … [Irakurri gehiago...] about “ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” (AKUSTIKOA) – KULTUR ETXEA (HUARTE)