SARRERAK EROSI Amak komedia, eskola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren 4 emakumeren arteko istorio desesperagarria da. Egoera larri honek mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu eta, bertan, amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira Fitxa artistikoa: Antzezleak: Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena, Intza Alkain Egilea: Elena Díaz Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi … [Irakurri gehiago...] about “AMAK”(ESTRENO) – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)
teatro en euskera
“MR.BO” – CASA DE CULTURA DE OLAZGUTÍA – (OLAZTI)
Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “MR.BO” – CASA DE CULTURA DE OLAZGUTÍA – (OLAZTI)
“ARTEA” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
SARRERAK EROSI Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz. Fitxa artistikoa: Egilea: Yasmina Reza Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Antzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza … [Irakurri gehiago...] about “ARTEA” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
“TURISTEATZEN” – SAN MARTIN PLAZA – (BERGARA)
Bidaia agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina aitzindari bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen ondorioak ahalik eta gehien murriztea. Haren produktu berrirako ideiaren funtsa da bidaia birtualak diseinatzea ("goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe"). Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahieran antolatzeko. Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa. Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela. FITXA ARTISTIKOA Egileak: Santi … [Irakurri gehiago...] about “TURISTEATZEN” – SAN MARTIN PLAZA – (BERGARA)
“IKIMILIKILIKLIK” – BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
Sinopsia Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. Fitxa Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca Eszenografia: Ikerne Giménez Musika: Adrián García de los Ojos Jantziak: Rosa Solé Argiztatzea: Javi Kandela Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Produkzioa: Marie de Jongh … [Irakurri gehiago...] about “IKIMILIKILIKLIK” – BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)