SARRERAK EROSI Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama... Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an. Fitxa artistikoa: Egilea: David Desola Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi Aktoreak: Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza … [Irakurri gehiago...] about “ALMACENADOS” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
teatro
“MR.BO” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa: Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza Argiztapen diseinua: Edu Berja Musika: Adrían García de los Ojos Iruditeria: Javi Tirado … [Irakurri gehiago...] about “MR.BO” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
“ARTEA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz. Fitxa teknikoa: Egilea: Yasmina Reza Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Antzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza … [Irakurri gehiago...] about “ARTEA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“SHINE” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
SARRERAK EROSI Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko? Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, SHINEk gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu. Erritu etsia, galdutako fedearen bila. Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu? SHINE antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra. SHINEk gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain … [Irakurri gehiago...] about “SHINE” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
“EL MEHOR DE LOS MUNDOS” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
“El Mejor de los Mundos” (EMDLM), performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa. Auditorioaren iluntasunean, emakume bat dabil. Oinez doan bitartean, bere bizitzaren balantzea egiten du, pixkanaka bere buruaren eta, horrekin batera, bere denboraren autoerretratua osatzen joango den narrazioa. El “Mejor de los Mundo” antzezlanean zuzeneko autoerretratu honen eraikuntzaren lekuko gara, interpretearen eta bere burua erretratatzeko erabiltzen dituen ikus-entzunezko tresnen eta bizi den une historikoaren arteko elkarrizketa baten bidez. Zuzeneko kameren eta aurrez grabatutako loop-en bidez, protagonista bere nortasuna eraikitzen eta aletzen joango da, etengabe konektatuta dagoen etiketa baten urruneko kontsumorako egindako erretratua sortuz. Zuzendaritza: Gheada Dramaturgia: Rut Briones Aktorea: Ane Pikaza Argiztapenaren: David Alcorta Ikusizkoak eta espazio eszenikoa: Gheada Musika: Adrián García de los Ojos … [Irakurri gehiago...] about “EL MEHOR DE LOS MUNDOS” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
“¿DÓNDE ESTÁN LOS NIÑOS?” – CENTRO DE ARTES ESCÉNICAS SAROBE – (URNIETA)
SARRERAK EROSI “Haurrek ez dute gogoratzen erakutsi nahi dieguna. Garen hori gogoratzen dute”. Jim Henson Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da. Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta. Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik. Fitxa artistikoa Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier … [Irakurri gehiago...] about “¿DÓNDE ESTÁN LOS NIÑOS?” – CENTRO DE ARTES ESCÉNICAS SAROBE – (URNIETA)