INFORMAZIO GEHIAGO Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Fitxa artistikoa Autor y director: Patxo Telleria Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre … [Irakurri gehiago...] about “ALDERRAY” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)
euskeraz
“AMERIKETAKO BIDAIA” – CASA DE CULTURA DE URKABUSTAIZ (URKABUSTAIZ)
SARRERAK EROSI - AMERIKETAKO BIDAIA Ikusle guztientzat pentsatutako istorio honetan, bi aktore gazte bi nerabeen bizipenetan murgilduko dira Estatu Batuetara egindako bidaian, munduaren zabaltasuna herrialde eta hizkuntza desberdinekin ezagutzeko gogoa pizteko asmoz. Beren ingelesa hobetu eta bizitzatik ikasi nahi duten ikasturte akademiko batean bizitako esperientziak kontatuko dizkigute; nork bere burua ezagutzeko egiten diren bidaia iniziatiko horietako bat. Erritmo biziko ikuskizuna da, pertsonaia-aldaketa biziekin, gaztelaniaz/euskaraz eta ingelesez, eta abestiak eta zuzeneko musika ditu. … [Irakurri gehiago...] about “AMERIKETAKO BIDAIA” – CASA DE CULTURA DE URKABUSTAIZ (URKABUSTAIZ)