
- ekitaldia hau amaitu da.
“ALDERRAY” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)
27 apirila, 2022 7:00 pm - 9:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.
Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean.
Fitxa artistikoa
- Autor y director: Patxo Telleria
- Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre
- Espacio sonoro: Adrián García de los Ojos
- Escenografía y construcción de objetos: Pedro Rojo (EL Cajón).
- Vestuario: Betitxe Saitua
- Iluminación: David Rodriguez
- Producción ejecutiva: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia
- Distribución y comunicación: Myriam Garzia