Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa: Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza Argiztapen diseinua: Edu Berja Musika: Adrían García de los Ojos Iruditeria: Javi Tirado … [Irakurri gehiago...] about “MR.BO” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
antzerkia
“LAVINIA” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
22 DE MARZO ESTRENO EN CASTELLANO MARTXOAK 23 ESTREINALDIA EUSKARAZ Eneidaren bertsio libre bat dugu Lavinia ipuin mitologikoa, non emakume bat baita kontakizunaren ardatza. Ikuspegi-aldaketa hori dela medio, zenbait gauza ikusiko ditugu: nola iristen diren troiarrak beren bake-lurretara, gerra baten hasiera eta amaiera, eta horrek guztiak emakume ausart, xume eta borondate gartsuko honi zer eragin zion. Gaurkotasun handiko istorioa dugu; izan ere, zoritxarrez, gerrak errepikatu egiten dira, eta, zorionez, hor jarraitzen du beti maitasunak. Maisutasunez eta modu berritzaile zein ikusgarrian uztartzen ditu lan honek denboraren eta espazioaren kontzeptuak. Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberrian dago oinarrituta. Eneidaren bertsio libre bat da, non orain arte isilpean egonarazi duten emakume bati ahotsa ematen baitzaio. Egokitzapena eta dramaturgia: Juana Lor Ursula K. Le Guin oinarri duela). Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor. Zuzendaritza … [Irakurri gehiago...] about “LAVINIA” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – CENTRO CULTURAL NIESSEN – (ERRENTERIA)
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas. Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza … [Irakurri gehiago...] about “eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – CENTRO CULTURAL NIESSEN – (ERRENTERIA)
“LEIHOAK” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
SARRERAK EROSI - LEIHOAK Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begira geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Konpainia: Paraiso Antzerkia Egiletza: Rosa A. García, Jesús Nieto, Pedro Guirao Zuzendaritza: Jesús Nieto Antzezleak: Rosa A. García, Jone Amezaga Adina: 2 eta 5 urte bitartean Iraupena: 40 m https://vimeo.com/535747385 … [Irakurri gehiago...] about “LEIHOAK” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
“TRAPU ZIKINAK” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
Trapu zikinak etxean garbitzen dira esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin? Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara. … [Irakurri gehiago...] about “TRAPU ZIKINAK” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
“ALDERRAY” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)
INFORMAZIO GEHIAGO Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Fitxa artistikoa Autor y director: Patxo Telleria Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre … [Irakurri gehiago...] about “ALDERRAY” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)