BOST MINUTUN (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du. Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak. Bost minutu esperoan, eternitate bat izan daitekeen tartea, Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzia egiteko bost minutu, agian? Datorrena datorrela… Egileak: Pablo Mir, Marcelo Giglio, Luis Penna. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Andoni Agirregomezkorta, Itziar Urretabizkaia. … [Irakurri gehiago...] about “CINCO MINUTOS” – ESCUELA DE MÚSICA DE SESTAO – (SESTAO)
komedia
“ALDERRAY” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)
INFORMAZIO GEHIAGO Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Fitxa artistikoa Autor y director: Patxo Telleria Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre … [Irakurri gehiago...] about “ALDERRAY” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)
“KOTTAUAK” – IKUSGARRI ARETOA – (LEKEITIO)
SARRERAK EROSI - KOTTAUAK Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu lehortean. "Gabezia" horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia barra-barra, eta baita une mingarriak ere, "galdutako sexuaren bila" azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria. Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain. Ibilbide luzeko bikotea dugu, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak. Informazio gehiago: Txalo produkzioak. … [Irakurri gehiago...] about “KOTTAUAK” – IKUSGARRI ARETOA – (LEKEITIO)