SARRERAK EROSI Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean” Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan. Fitxa artistikoa Hizkuntza: EUSKERA Iraupena: 90 minutu Egilea: RAMON MADAULA Itzulpena: MARTIN AGIRRE Aktoreak:JOSEBA APAOLAZA, AINHOA ETXEBARRIA, ERIK PROBANZA Eszenografia: ASIER SANCHO SENOSIAIN Jantzien diseinua: CRISTINA MARTINEZ Argiztapena: JULEN ZABALLA Teknikoa: ALFREDO MEDINA LIRIO Argazkiak: DAVID VICENTE Kartela: ASIER SANCHO SENOSIAIN … [Irakurri gehiago...] about “SAGASTITARRAK” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
euskal antzerkia
“WINONA & GRACE” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume... Aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko antzezlana da Winona & Grace. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, "izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin. "Aktore izatearekin amets egitea aktore izatea baino bizigarriagoa da". Marilyn Monroe "Zer izan nahi dugu?" galdera "Benetan nor gara?" bihurtzen da. Heldu bihurtzeari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi erabakiei buruz, … [Irakurri gehiago...] about “WINONA & GRACE” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“NANCY GRACE ROMAN” (ESTRENO) – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Nancy Grace Roman aitzindaria izan zen bere garaian. Historian zehar beste emakume asko bezalaxe. NASAren emakumezko lehen zuzendaria izan zen, garrantzi handiko figura zientziaren munduan, eta ia bete-betean gizonei gordetako mundu batean jardun zen. Baina, horrez gain, Nancyrentzat izarrak beti zeuden hor. Berdin zion munduko zer lekutan zegoen, zeru izartsu horrek beti erakusten zion aurpegi bera, eta sentiarazten zion ez zegoela bakarrik. Lau urte zituela, Ilargiaren ondoan marrazten zituen izarrak. Eta, berrogei urterekin, Estatu Batuetako Gobernua konbentzitu nahian ari zen, teleskopio espazial bat eraiki eta inoiz amestu izandakoa baino askoz gehiago esploratu ahal izateko. Nancy Grace Roman beti izango da «Hubble teleskopio espazialaren ama». Harentzat, harmonian egon behar dute pertseberantziak eta norberak nahi duena lortzeko nahiak. Ezagutu nahi duzue? Nancy Grace Roman astronomo handiari eskainitako lana aurkeztuko digu Justi Larrinagak. Bizitzaren … [Irakurri gehiago...] about “NANCY GRACE ROMAN” (ESTRENO) – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“GANAR” – CASA DE CULTURA DE VILLAVA – (VILLAVA)
SARRERAK EROSI "Parte-hartzea da garrantzitsuena". Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidagaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko, gazta puxka miserable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu... hala – holakoa izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-zona, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Hala - holakoak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Felixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu? Informazio gehiago: Ganar, Txalo Produkzioak Fitxa artistikoa … [Irakurri gehiago...] about “GANAR” – CASA DE CULTURA DE VILLAVA – (VILLAVA)
“LA SAGA” – CASA DE CULTURA DE SAN ADRIAN – (SAN ADRIAN)
SARRERAK EROSI Sagastitarren –goi-burgesiako familia euskaldunen– etxean, Ane alabak, aktibista sozial eta feministak, erabaki du lehenengo abizena aldatu eta amarena jarriko duela. “Ez dugu patriarkatua eraitsiko gutaz erditu den amaren abizena hartzen ez dugu arte”. Anton Sagastik ezin du sinetsi bere alabak Sagasti abizena alde batera utzi nahi izatea, hura baita lurraldeko tradizio handien duen abizenetako bat. Horregatik, mota guztietako amarruak eta xantaiak egingo dizkio alabari asmoa alda dezan. Fitxa artistikoa EGILEA: Ramon Madaula. ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi. ITZULPENA: Martin Agirre. ANTZEZLEAK: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri. ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain. JANTZIEN DISEINUA: Cristina Martinez. IRAUPENA: 75′. … [Irakurri gehiago...] about “LA SAGA” – CASA DE CULTURA DE SAN ADRIAN – (SAN ADRIAN)
“ARRAINAK BIHOTZEAN” – OLALDE ARETOA – (MUNGIA)
SARRERAK EROSI Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere. Fitxa Artistikoa Zuzendaria: Mar-Mar Teatro, Getari Etxegarai Jatorrizko ideia eta poemak: Leire Bilbao Dramaturgia: Mar-Mar Teatro Txotxongiloak eta atrezzoa: Javi Tirado Jantziak: Noemi Loiti Diseinu grafikoa: Ane Pikaza Antzezleak: Irene Hernando, Aritza Rodriguez, Maitane Serrano Musika: Unai Laso Soinu espazioa: Igor Iglesias Argiztapen diseinua: Maitane Serrano Teknikariak: Antxon Unzaga, Maitane Serrano, Igor Iglesias Argazkiak: Mario Lezaun Ekoizpena: Mar-Mar Teatro Iraupena: 50 minutu … [Irakurri gehiago...] about “ARRAINAK BIHOTZEAN” – OLALDE ARETOA – (MUNGIA)