SARRERAK EROSI Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat? Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Datorrena datorrela... Fitxa artistikoa Aktoreak: Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia. Konpainia Txalo Producciones. Zuzendaria Begoña Bilbao Lejarzegi … [Irakurri gehiago...] about “BOST MINUTUN” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
euskal antzerkia
“HONDAMENDIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
SARRERAK EROSI Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina zer metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun-arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“MIERDA DE CIUDAD” – GEZALA AUDITORIUMA – (LEZO)
SARRERAK EROSI Porrotari buruzko obra bat. Kolonoen karabanak, leku hobe baten bila, berriro hasteko asmoz. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelu bat. Westernaren isiltasun existentziala. Arnegari bat, dagoeneko bera izan nahi ez duena. Ni naizena naiz. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistua botatzen. Hiru lagun 80ko hamarkadan hasi eta gaur, hemen, zure aurrean amaitzen den istorio bat kontatzen. Siux indiarrak euskal folklorea defendatzen. «Bilatzen da» dioen kartel bat. Saloon bat hustea. Beste okupazio bat. Clint Eastwood esanez ez duela soldadutzara joan nahi. 1880 da. Bolbora eta goma 2a. Nuklearrik ez, ez hemen ez inon ez. Urrearen sukarra eta ontziolen itxiera. 1980 da. 8.000 indiar eta cowboy Herrera de la Manchara bidean. 8.000 arnegari basamortua zeharkatzen, eta sheriff bat muino batetik zelatan. Pentsamenduaren etsipenari eta borroka kolektiboei buruzko istorioa. Zaldia. Zaldi-talde bat, trostan urruntzen. Belaunaldi baten … [Irakurri gehiago...] about “MIERDA DE CIUDAD” – GEZALA AUDITORIUMA – (LEZO)
“WINONA & GRACE” – JUANBA BERASATEGI ARETOA – (PASAIA)
SARRERAK EROSI Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume... Aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko antzezlana da Winona & Grace. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, "izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin. "Aktore izatearekin amets egitea aktore izatea baino bizigarriagoa da". Marilyn Monroe "Zer izan nahi dugu?" galdera "Benetan nor gara?" bihurtzen da. Heldu bihurtzeari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi erabakiei buruz, amets … [Irakurri gehiago...] about “WINONA & GRACE” – JUANBA BERASATEGI ARETOA – (PASAIA)
“ANDEREÑO” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia. Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela. Anita Maravillasen txotxongiloek estetika zaindua dute ezaugarri. Hori ezinbestekoa da konpainiarentzat; izan ere, edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko. Fitxa artistikoa Jatorrizko ideia: Miren Larrea Zuzendaria: Iván Alonso Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chavez Antzezleak: Miren Larrea/Maren Basterretxea, Valentina Raposo Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen … [Irakurri gehiago...] about “ANDEREÑO” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“DIVINA TRAGEDIA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Lurreko arazoek kontu jainkotiarrak nahasten dituztenean, zerua eta infernuaren arteko borroka zaharrak ezusteko norabidea hartzen du. Drama eta komediaren artean, antzezlan hau manipulazioaz eta giza ergelkeriaz mintzo da. Zentzugabekeriaren jolas bat, guden kritika batean. Fitxa artistikoa Egilea: Tomás Afán Muñoz. Zuzendaritza: Saioa Iribarren Muñoz. Antzezleak: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez, Aitzol Villahoz Prieto. … [Irakurri gehiago...] about “DIVINA TRAGEDIA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)