- ekitaldia hau amaitu da.
“NANCY GRACE ROMAN” (ESTRENO) – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
24 urria, 2023 7:30 pm - 25 urria, 2023 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Nancy Grace Roman aitzindaria izan zen bere garaian. Historian zehar beste emakume asko bezalaxe. NASAren emakumezko lehen zuzendaria izan zen, garrantzi handiko figura zientziaren munduan, eta ia bete-betean gizonei gordetako mundu batean jardun zen.
Baina, horrez gain, Nancyrentzat izarrak beti zeuden hor. Berdin zion munduko zer lekutan zegoen, zeru izartsu horrek beti erakusten zion aurpegi bera, eta sentiarazten zion ez zegoela bakarrik. Lau urte zituela, Ilargiaren ondoan marrazten zituen izarrak. Eta, berrogei urterekin, Estatu Batuetako Gobernua konbentzitu nahian ari zen, teleskopio espazial bat eraiki eta inoiz amestu izandakoa baino askoz gehiago esploratu ahal izateko. Nancy Grace Roman beti izango da «Hubble teleskopio espazialaren ama». Harentzat, harmonian egon behar dute pertseberantziak eta norberak nahi duena lortzeko nahiak.
Ezagutu nahi duzue? Nancy Grace Roman astronomo handiari eskainitako lana aurkeztuko digu Justi Larrinagak. Bizitzaren amaieran aurkeztuko digu Nancy, bere desioez eta lorpenez hitz egiten eta ikusleari gonbita egiten, izarrak eta unibertsoaren dimentsioa ezagutu ditzan. Geure jakin-minean sakontzea proposatuko digu, esperimentu txikiak eginez eta berekin bidaiatuz unibertsoan zehar, denok ezagutu beharko genituzkeen pertsonaiaz eta historiaz betetako unibertsoan zehar.
Taldea
- Testua eta zuzendaritza: Ricardo Padilla
- Antzezlea: Justi Larrinaga
- Kreazio-taldea: Bego Krego eta Ena Fernández
- Musika: Alicia Sevilla
- Produkzioa: NEXOTEATRO eta Ricardo Padilla
- Lankidetza: Teatro Arriaga