SARRERAK EROSI Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean. Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua. Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzi aurkituko du, gizadi osoa arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala. Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta eta itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du. 20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari. Abenturazalea bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio … [Irakurri gehiago...] about “20.000 ITSASPEKO BIDAIAN” – BERANGO ANTZOKIA – (BERANGO)
euskal antzerkia
“PINOCCHIO” – TEATRO LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
SARRERAK EROSI Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. FITXA ARTISTIKOA Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – TEATRO LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
“KASKAROT” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
Distopia ardatz nagusiduten ikuskizunetan erabiltzen den estetika umeentzako baliagarria den galdetzen genion geure buruari. Baiezko biribila da, izan ere, umeak zeharo ohituta daude marrazki bizidunetan zein pelikula eta komikietan horrelako ereduak ikusten. Are gehiago, espektakulu horietan egiten den hizkuntza trataera zeharo bat dator umeek erabiltzen duten euskararekin eta horrela ez bada, ondo legoke horrela izatea. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honetan umeak izango dira publiko nagusia, hau da, beraientzako egindako ikuskizuna izango da. Beti ere, umeekin batera doazen nagusiak albo batera utzi gabe. Fitxa artistikoa Egilea: Gartxot Unsain. Zuzendaritza: Iosu Florentino. Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon koldo Vázquez, Gartxot Unsain … [Irakurri gehiago...] about “KASKAROT” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
“¿QUÉ NOMBRE…?” – KLARET ANTZOKIA – (BALMASEDA)
SARRERAK EROSI Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “¿QUÉ NOMBRE…?” – KLARET ANTZOKIA – (BALMASEDA)
“¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – CENTRO SOCIOCULTURAL DE ZIGOITIA – (ZIGOITIA)
Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. FITXA ARTISTIKOA Texto: David Caiña Dirección: Gorka Mínguez y David Caiña Intérpretes: Maribel Salas , Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina Producción: Erre Produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – CENTRO SOCIOCULTURAL DE ZIGOITIA – (ZIGOITIA)
“ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – MARTUTENEKO ETXARRIENE GAZTELEKUA – (DONOSTIA)
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu Grafikoa: Paradox Argazkiak: Guillermo casas … [Irakurri gehiago...] about “ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – MARTUTENEKO ETXARRIENE GAZTELEKUA – (DONOSTIA)