SARRERAK EROSI Sinopsia 1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ainara Ortega, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi … [Irakurri gehiago...] about “YO, LA PEOR DEL MUNDO” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
euskal antzerkia
“EL TXIRINGO” – ESTRENO – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Oro har, kirolari eta, bereziki, futbolari buruzko solasaldi zoroa. Hamar solaskide, taldearen entrenamendu bat bera ere galtzen ez duen zalea, analista argentinar bat, estadioko soropilaren arduraduna, entziklopedia bizi bat, arbitro bat...Denek aztertzen dituzte, pasio handiz, gure kirolaren nondik norakoak. Liskarra eta barrea bermatuta daude. Ficha Zuzendaria: Anartz Zuazua Aktoreak: Joseba Apaolaza & Aser Hormaza & Asier Sota … [Irakurri gehiago...] about “EL TXIRINGO” – ESTRENO – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
“PINOCCHIO” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. FITXA ARTISTIKOA Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ Jantziak: IKERNE GIMENEZ … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
“IGEL EURIA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera. Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da. Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “IGEL EURIA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – GAYARRE ANTZOKIA – (IRUÑA)
SARRERAK EROSI Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – GAYARRE ANTZOKIA – (IRUÑA)
“DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – NIESSEN KULTURGUNEA – (LEZO)
SARRERAK EROSI Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere. Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso … [Irakurri gehiago...] about “DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – NIESSEN KULTURGUNEA – (LEZO)