Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 80 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera. Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da,baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua. FITXA TEKNIKOA: Egilea: Iñaki Rikarte … [Irakurri gehiago...] about “ROMAN ETA JULIETA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
euskal antzerkia
“GARAI ZEKENAK” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Ekoizpen berri hau antzokiko eremu desberdinetan egingo den proposamena da, publikoaren mugikortasunarekin eta hurbiltasunarekin. Hainbat emanaldi eskainiko dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, ia bi hiletan. Denise Despeyrouxen jatorrizko testua da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta. Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko. Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria FITXA … [Irakurri gehiago...] about “GARAI ZEKENAK” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)

“CINCO MILLONES DE RUBLOS” – UTOPIAN – (GETXO)
SARRERAK EROSI Una escritora se encuentra en crisis y trata de encontrar, al borde del mar, la inspiración necesaria para la creación. Después de una idea fallida y una experiencia incalificable, llega a su casa y, a borbotones, comienza una creación literaria de situaciones humanamente hilarantes que conformaran su nueva obra. ¿Por qué cinco millones de rublos? Tendrán que ver el espectáculo para descubrirlo. … [Irakurri gehiago...] about “CINCO MILLONES DE RUBLOS” – UTOPIAN – (GETXO)
“ENE BA!” – GEZALA AUDITORIUMA – (LEZO)
SARRERAK EROSI Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “ENE BA!” – GEZALA AUDITORIUMA – (LEZO)
“EL ENJAMBRE” – AMAIA KZ – (IRUN)
SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “EL ENJAMBRE” – AMAIA KZ – (IRUN)