Chef Nature antzezlana aire zabalean dagoen jatetxea da, berezko ortuarekin. Mahikideak, bere mobilak eta pantaila guztiak baztertuz, berriz naturarekin re-konektatuko dira. Proposatutako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da. Bere elaboraziorako, Markeliñek bere sukaldean ohizko diren osagaiak erabiliko ditu: erritmoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialekin jokua. Den hau gatza pixka batekin eta erotasunarekin maneatuta. Fitxa Artistikoa Gidoia, zuzendaritza, atrezzoa eta eszenografia: Markeliñe Zuzendaritza artistikoa: Marieta Soul Estudio Creativo Zuzendaritza teknikoa: Paco Trujillo, Jon Kepa Zumalde Aktoreak: Jon Kepa Zumalde, Fernando Barado, Sandra Fdez. Aguirre, Itziar Fragua; Jon Koldo Vazquez, Maite Bayón … [Irakurri gehiago...] about “CHEF NATURE” – URDANIBIA PLAZA – (IRUN)
euskal antzerkia
“AL OTRO LADO”- ZANGUANGO TEATRO – TORIBIO ETXEBARRIA KALEA – (EIBAR)
Nuestros personajes salen a la calle con un telón portátil descubriendo las facetas mágicas y desconcertantes de escenas cotidianas que van encontrando a su paso. AL OTRO LADO nos propone un dispositivo sencillo pero inagotable que atrapa a los paseantes, retratándolos lúcida y lúdicamente, convirtiéndolos en actores involuntarios de una historia real e imaginada que se va construyendo a la vez que avanza el espectáculo. Un recorrido por la poliédrica vida de la ciudad enfocándola desde puntos de vista sorprendentes. … [Irakurri gehiago...] about “AL OTRO LADO”- ZANGUANGO TEATRO – TORIBIO ETXEBARRIA KALEA – (EIBAR)
“ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – MONTERRON PARKEA – (ARRASATE)
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu Grafikoa: Paradox … [Irakurri gehiago...] about “ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – MONTERRON PARKEA – (ARRASATE)
“TURISTEANDO” – UNTZAGA PLAZA – (EIBAR)
Bidaia agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina aitzindari bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen ondorioak ahalik eta gehien murriztea. Haren produktu berrirako ideiaren funtsa da bidaia birtualak diseinatzea ("goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe"). Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahieran antolatzeko. Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa. Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela. FITXA ARTISTIKOA Egileak: Santi … [Irakurri gehiago...] about “TURISTEANDO” – UNTZAGA PLAZA – (EIBAR)
“CRUSOE” – PLAZA TRIANGULO – (TOLOSA)
Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko gara, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino. Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean. … [Irakurri gehiago...] about “CRUSOE” – PLAZA TRIANGULO – (TOLOSA)
“KALE GORRIAN” – ARKUPE AURREA – (MARKINA-XEMEIN)
CIA BARSANTI Aiton-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko. Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbaitlehen amaitu. Lotsa handia ematen dio bizitzen ari direnak. Baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi. Auskalo bankuek zertarako erabiliko dituzten… Azken finean gauza horiek bere oroitzapenak dira, edo hobeto esanda, bere bizitza. Ikusiko dugu azkenean nola amaituko den kontua. Justizia egingo al da? FITXA ARTISTIKOA: ZUZENDARITZA: Pako Revueltas ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Nuria M. Crespo … [Irakurri gehiago...] about “KALE GORRIAN” – ARKUPE AURREA – (MARKINA-XEMEIN)