SARRERAK EROSI Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 80 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera. Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da,baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua. FITXA TEKNIKOA: Egilea: Iñaki … [Irakurri gehiago...] about “ROMAN ETA JULIETA” – TEATRO PRINCIPAL DE DONOSTIA (ANTZOKI ZAHARRA)
euskal antzerkia
“ROMAN ETA JULIETA” – TEATRO PRINCIPAL DE DONOSTIA (ANTZOKI ZAHARRA)

“SAGARTU” – SAN MARTIN PLAZA – (BERGARA)
Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea! Fitxa artistikoa Dantzariak: Ainhoa Barandiaran, Aiora Escudero, Aitor Garcia, Ane Urruzola, Antton Fernandez, Aritz Salamanca, Beñat Monfort, Eli Larrañaga, Eneritz Ugartemendia, Fermin Escudero, Iker Sanz, Jone Mendiluze, Juan Urretavizcaya, Lierni Kamio, Mederi Orbiso, Nerea Arregi, Oihana Iguaran Aktorea: Miren Gojenola Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa) Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane … [Irakurri gehiago...] about “SAGARTU” – SAN MARTIN PLAZA – (BERGARA)
“LILURAREN LABORATEGIA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
SARRERAK EROSI Ilusioaren laborategia familia guztiarentzako ikuskizuna da, non ikusleak magiaren sekretu handietan sartzen diren. Ia ordubeteko pieza da, eta fantasiak eta abenturak eskutik doaz bi zientzialariren bidez. Beren laborategian prestatzen dute ikusmena Ladelai mago handiaren trukoetarako. Lebitazioek, agerpenek, hipnosiak eta hamaika efektu magiko gehiagok haurrak eta helduak gozaraziko dituzte modu ludiko eta hezitzailean. Musika zuzenean joko dute, eta bertaratuek parte hartuko dute. Ikuskizunaren erritmo biziari esker, inork ez du inoiz ahaztuko. FICHA ARTISTIKOA Egilea: Enric Magoo (Enric Ruiz Blanch) Egokitzapena: Iñaki Ruiz de Galarreta, Miguel Molina Itzulpena: Olatz Beobide Zuzendaritza: Miguel Molina Iluminazioa: Jorge Urrizola Musika: Run Down-E Ekoizpena: Feeling Entertainment, Iñaki Ruiz de Galarreta Zuzendaritza teknikoa: Jorge Urrizola Eszenografia: Asier Sancho Jantziak :Cristina Martínez Argia eta … [Irakurri gehiago...] about “LILURAREN LABORATEGIA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
“ORGANIK” – ERAUSKIN PLAZA – (BEASAIN)
Ausarta, bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek, barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusienak. Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena, “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi FITXA ARTISTIKOA Zuzendaritza: Emilio Fdez. de Pinedo Antzezpena: David Gutierrez Produkzioa: Ameztu Produkzioak Eskenografia diseinua: Emilio Fdz. de Pinedo Eskenografia ekoizpena: Ariel García, Jose Antonio Larrauri (Larri) Jantzia: Esther Villar Titereen eraikuntza: Ariel Garcia (Teatro del caminante) Argazkiak eta maketazioa: Mikel Rivera Bideoa: Ciro Izurrategi (Shu Ha Producciones) … [Irakurri gehiago...] about “ORGANIK” – ERAUSKIN PLAZA – (BEASAIN)
“ERLAUNTZA” – ZELAI ARIZTI ANTZOKIA – (ZUMARRAGA)
SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – ZELAI ARIZTI ANTZOKIA – (ZUMARRAGA)