Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Monika Zumeta … [Irakurri gehiago...] about “EL ENJAMBRE” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
euskal antzerkia
“¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA?” – TEATRO JESUS IBAÑEZ DE MATAUCO – (VITORIA)
SARRERAK EROSI Aktore talde batek Ana García ezagutzen du. Neska bilbotar honek udak Castellongo Vinaroz herrian igarotzen zituen- Vinarós, valentziarrez esan ezkero-. Batzuek Ana ezagutzen zuten, beste batzuek Vinarós eta beste batzuek Ana Vinarósen. Ana hantxe bertan hil zen, eta antzezle talde honek bere berri izan nahi du. Ikerketa honetatik abiatuko gara gorputz "hutsalen" kontrako indarkeriaz hitz egiteko: alegia, emakumeen, umeen, transexualen... eta abar luze baten kontrako indarkeriaz. Herri eta hirietan egin den gorputz horien ehizaz dihardigu. Fitxa artistikoa Testua: Javier Liñera. Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo. Zuzendaritza: Borja Ruiz. Zuzendari laguntzailea: Juana Lor. Antzezleak: Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez. Zuzendari merezidunak: Ana García, Alex Gibaja. … [Irakurri gehiago...] about “¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA?” – TEATRO JESUS IBAÑEZ DE MATAUCO – (VITORIA)
“YO, LA PEOR DEL MUNDO” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI 1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ainara Ortega, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi Konpainia: Vaivén Producciones … [Irakurri gehiago...] about “YO, LA PEOR DEL MUNDO” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“LLOVIENDO RANAS” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (IRUÑA)
SARRERAK EROSI Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera. Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da. Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “LLOVIENDO RANAS” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (IRUÑA)
“OYMYAKON: HABITACIÓN 101” – HARROBIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Gela bat. Inon ez. Hiru gela, hotzarenak eta falta direnenak. Beldurra partekatzeko gogoa, harik eta desagertzen den arte. Oymyakon: Habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa baita eta ez baitago irteteko aterik. Han beste pertsonaia batzuk aurkituko ditugu, elkarrekin bizi direnak elkarren berri izan gabe, beren buruak agerian utziz bestearen beharra dutela-eta. Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute aktore taldea Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko honetan. Proposamen hauetan, kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketa nabarmentzen da beti, estetika indartsua eta narratiba berezia eta ezagungarria duen antzerki bat sortzeko. FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA EGILEA, ZUZENDARIA: Alex Gerediaga INTERPRETEAK: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui ARGAZKIA: Son Aoujil ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Azegiñe … [Irakurri gehiago...] about “OYMYAKON: HABITACIÓN 101” – HARROBIA – (BILBAO)
“PINOCCHIO” – TEATRO PRINCIPAL – (VITORIA)
SARRERAK EROSI Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. Fitxa Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – TEATRO PRINCIPAL – (VITORIA)