SARRERAK EROSI Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? “Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Egilea: Harkaitz Cano. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Zuzendari ondokoa: Kike Díaz de Rada. Antzezleak: Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, … [Irakurri gehiago...] about “LOS PAPELES DE SÍSIFO” – TEATRO PRINCIPAL – (VITORIA)
euskal antzerkia
“DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
SARRERAK EROSI Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere. Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso … [Irakurri gehiago...] about “DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
“LOSERS” – CENTRO CULTURAL DE TAFALLA – (TAFALLA)
SARRERAK EROSI Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute... FITXA ARTISTIKOA Egilea: Marta Buchaca Bertxioa: Jordi Galceran Zuzendaria: Begoña Bilbao Antzezleak: Jon Plazaola, … [Irakurri gehiago...] about “LOSERS” – CENTRO CULTURAL DE TAFALLA – (TAFALLA)
“ENE BA!” – BERMEOKO KAFE ANTZOKIA – (BERMEO)
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Fitxa Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “ENE BA!” – BERMEOKO KAFE ANTZOKIA – (BERMEO)
“EZ DOK ERO” – DAMASO ALONSO GIZARTE BILGUNEA – (BAZTAN)
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – DAMASO ALONSO GIZARTE BILGUNEA – (BAZTAN)
“¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – GURE ARETOA – (DERIO)
Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. FITXA ARTISTIKOA Texto: David Caiña Dirección: Gorka Mínguez y David Caiña Intérpretes: Maribel Salas , Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina Producción: Erre Produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – GURE ARETOA – (DERIO)