SARRERAK EROSI Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? “Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Egilea: Harkaitz Cano. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Zuzendari ondokoa: Kike Díaz de Rada. Antzezleak: Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, … [Irakurri gehiago...] about “SISIFOREN PAPERAK” – PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
euskal antzerkia
“EZ DOK ERO” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“BIBA VOI! DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN” – CENTRO CÍVICO DE CRUCES – (BARAKALDO)
2016ko urrian joan zitzaigun Darío Fo eta 2013ko maiatzean bere emazte Franca Rame. Biek oihartzun handia utzi dute antzerkian. Haien lanek duten ironiak eta salaketek ez dute gaurkotasunik galdu eta inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke egun. Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa... bezalako testu zorrotz eta zirikatzaileek euren filosofia, ideologia eta bizitzeko era transmititzen dituzte beti ere umorearen bitartez. Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen. … [Irakurri gehiago...] about “BIBA VOI! DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN” – CENTRO CÍVICO DE CRUCES – (BARAKALDO)
“PIRATEN ISTORIO BAT” – (RESPALDIZA)
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan. PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa. … [Irakurri gehiago...] about “PIRATEN ISTORIO BAT” – (RESPALDIZA)
“PINOCCHIO” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Geppettok sortua izan bezain pronto, Pinotxok zalantza batzuk planteatzen ditu: "zer edo nor naiz?, zer egiten dut nik mundu honetan?, zer egin beharko nuke?". Galdera horiei erantzuteko, bidaia bat hasiko du, errealetik irudimenera, nobela pikareskoaren azpigenerora animaliekin egindako fabulara, espetxetik itsas hondora, probintzietako errementari batetik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisua. Agertoki asko, pertsonaia asko, akzio asko. Jokabide-ereduak eta nortasun-ezaugarriak etengabe bilatzen dira. Gomendatu diotena egiten aritzen da Pinotxo; ikusiz doanaz ikasten, topatzen duenaz, bizitzaz. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, bere bizitza beretzat eta besteentzat egokia izango den tokia … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
“LOSERS” – CASA DE CULTURA MANUEL LEKUONA – (LASARTE)
Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute... FITXA ARTISTIKOA Egilea: Marta Buchaca Bertxioa: Jordi Galceran Zuzendaria: Begoña Bilbao Antzezleak: Jon Plazaola, Aitziber Garmendia Jantziak: Kristina … [Irakurri gehiago...] about “LOSERS” – CASA DE CULTURA MANUEL LEKUONA – (LASARTE)