“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – KULTUR ETXEA – (ETXARRI ARANATZ)
euskal antzerkia
“LLOVIENDO RANAS” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera. Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da. Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “LLOVIENDO RANAS” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
“EZ DOK ERO” – ETXARRI-ARANATZEKO KULTUR ETXEA – (ETXARRI-ARANATZ)
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – ETXARRI-ARANATZEKO KULTUR ETXEA – (ETXARRI-ARANATZ)
“HARRI ORRI AR” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURCE)
SARRERAK EROSI Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan…arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean. Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da PATIOA: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz. Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta … [Irakurri gehiago...] about “HARRI ORRI AR” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURCE)
“7AK BAT” – EHU KULTURA BIZKAIA ARETOA – (BILBAO)
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa... Komedia, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da. … [Irakurri gehiago...] about “7AK BAT” – EHU KULTURA BIZKAIA ARETOA – (BILBAO)
“ANDRÉ & DORINE” – TEATRO CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Egongela txiki batean, idazmakinaren teklen tipi-tapak eta biolontxeloaren notak nahasten dira. Andre eta Dorine dira, atso zaharren bikote berezia. Beraiekin batera, oroimenezko bidaia hastera doa: Atzera begira, iraganari begira, orainaldia eraikitzeko, baina agian beranduegi da. Hitzik gabekoa eta maskararen ahalmenari esker, André eta Dorine ikuskizuna drama eta komedia, bizitza eta heriotza edota amodioa eta ahazturaren artean murgilduko gaitu. Mugarik gabeko ikuskizuna, azken 10 urteetan mundu osoko 30 herrialdeetik gora bisitatu duena. Adin tarde egokia: publico orokorra + 6. … [Irakurri gehiago...] about “ANDRÉ & DORINE” – TEATRO CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA – (BILBAO)