SARRERAK EROSI “Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort- eremua, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzu aematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Mediokreak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu? Fitxa Gidoia, aktorea eta zuzendaria: Jon Plazaola … [Irakurri gehiago...] about “IRABAZI” – ETXARRI-ARANATZEKO KULTUR ETXEA – (ETXARRI-ARANATZ)
euskal antzerkia
“EZ DOK ERO” – SANTA ANA UDAL ANTZOKIA – (OÑATI)
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – SANTA ANA UDAL ANTZOKIA – (OÑATI)

“ZALDI URDINA” – TEATRO COLISEO – (EIBAR)
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – TEATRO COLISEO – (EIBAR)
“ERLAUNTZA” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELANA)
SARRERAK EROSI Txikitako neska lagun talde bat landa etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joaten eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai. Trapu zikinak, inoiz elkarri esan ez zizkioten gauzak, aitorkizunak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Animalien erreinuan erleak dira hoberen komunikatzen diren izakiak. Eta dirudienez dantza eginez komunikatzen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Monika Zumeta ZUZENDARITZA … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELANA)
“EZ DOK HIRU” – BERAKO KULTUR ETXEA – (BERA)
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu Grafikoa: Paradox Argazkiak: Guillermo … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK HIRU” – BERAKO KULTUR ETXEA – (BERA)