SARRERAK EROSI Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Geppettok sortua izan bezain pronto, Pinotxok zalantza batzuk planteatzen ditu: "zer edo nor naiz?, zer egiten dut nik mundu honetan?, zer egin beharko nuke?". Galdera horiei erantzuteko, bidaia bat hasiko du, errealetik irudimenera, nobela pikareskoaren azpigenerora animaliekin egindako fabulara, espetxetik itsas hondora, probintzietako errementari batetik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisua. Agertoki asko, pertsonaia asko, akzio asko. Jokabide-ereduak eta nortasun-ezaugarriak etengabe bilatzen dira. Gomendatu diotena egiten aritzen da Pinotxo; ikusiz doanaz ikasten, topatzen duenaz, bizitzaz. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, bere … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
euskal antzerkia
“7AK BAT” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa... Komedia, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da. … [Irakurri gehiago...] about “7AK BAT” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“SISIFOREN PAPERAK” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? “Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Egilea: Harkaitz Cano. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Zuzendari ondokoa: Kike Díaz de Rada. Antzezleak: Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, … [Irakurri gehiago...] about “SISIFOREN PAPERAK” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“¿QUÉ NOMBRE?” – MEATZARI ARETOA – (MUSKIZ)
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Fitxa Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “¿QUÉ NOMBRE?” – MEATZARI ARETOA – (MUSKIZ)
“PINOCCHIO” – HERRIKO ANTZOKIA – (ERMUA)
COMPRAR ENTRADAS Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Geppettok sortua izan bezain pronto, Pinotxok zalantza batzuk planteatzen ditu: "zer edo nor naiz?, zer egiten dut nik mundu honetan?, zer egin beharko nuke?". Galdera horiei erantzuteko, bidaia bat hasiko du, errealetik irudimenera, nobela pikareskoaren azpigenerora animaliekin egindako fabulara, espetxetik itsas hondora, probintzietako errementari batetik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisua. Agertoki asko, pertsonaia asko, akzio asko. Jokabide-ereduak eta nortasun-ezaugarriak etengabe bilatzen dira. Gomendatu diotena egiten aritzen da Pinotxo; ikusiz doanaz ikasten, topatzen duenaz, bizitzaz. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, bere bizitza beretzat … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – HERRIKO ANTZOKIA – (ERMUA)
“SAGARTU” – POLIDEPORTIVO OLAEDERRA – (OLAZTI)
SARRERAK EROSI Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea! Fitxa artistikoa Dantzariak: Ainhoa Barandiaran, Aiora Escudero, Aitor Garcia, Ane Urruzola, Antton Fernandez, Aritz Salamanca, Beñat Monfort, Eli Larrañaga, Eneritz Ugartemendia, Fermin Escudero, Iker Sanz, Jone Mendiluze, Juan Urretavizcaya, Lierni Kamio, Mederi Orbiso, Nerea Arregi, Oihana Iguaran Aktorea: Miren Gojenola Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa) … [Irakurri gehiago...] about “SAGARTU” – POLIDEPORTIVO OLAEDERRA – (OLAZTI)