Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei. SIMPLICISSIMUS KABARET … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – USURBE ARETOAN – (BEASAIN)
euskal antzerkia
“LOS PAPELES DE SÍSIFO” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? “Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Egilea: Harkaitz Cano. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Zuzendari ondokoa: Kike Díaz de Rada. Antzezleak: Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, … [Irakurri gehiago...] about “LOS PAPELES DE SÍSIFO” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“YO, LA PEOR DEL MUNDO” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ylenia Baglietto, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi Konpainia: Vaivén Producciones … [Irakurri gehiago...] about “YO, LA PEOR DEL MUNDO” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – ZELAI ARIZTI – (ZUMARRAGA)
Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei. SIMPLICISSIMUS KABARET … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – ZELAI ARIZTI – (ZUMARRAGA)
“ZALDI URDINA” – GASTESZENA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – GASTESZENA – (DONOSTIA)
“ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI?” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELANA)
SARRERAK EROSI Aktore talde batek Ana García ezagutzen du. Neska bilbotar honek udak Castellongo Vinaroz herrian igarotzen zituen- Vinarós, valentziarrez esan ezkero-. Batzuek Ana ezagutzen zuten, beste batzuek Vinarós eta beste batzuek Ana Vinarósen. Ana hantxe bertan hil zen, eta antzezle talde honek bere berri izan nahi du. Ikerketa honetatik abiatuko gara gorputz "hutsalen" kontrako indarkeriaz hitz egiteko: alegia, emakumeen, umeen, transexualen... eta abar luze baten kontrako indarkeriaz. Herri eta hirietan egin den gorputz horien ehizaz dihardigu. Fitxa artistikoa Testua: Javier Liñera. Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo. Zuzendaritza: Borja Ruiz. Zuzendari laguntzailea: Juana Lor. Antzezleak: Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez. Zuzendari merezidunak: Ana García, Alex Gibaja. … [Irakurri gehiago...] about “ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI?” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELANA)