SARRERAK EROSI Nahiz eta bien arten ia hiru hamarkadako adin-tartea dagoen, gauza pertsonala partekatzen dute: dantza. Asmo handirik gabe eta jolasaren ikuspegitik, espazio partekatzen dute, eta, horren barnean, denboraren joanaz hitz egiteko abiapuntua da transmisioa. SERENITY SUITE heldutasun artistiko handiko pieza da, idazkera koreografikoan zein interpretazioan. “Denboraren joanaren” gaiak pieza osoa zeharkatzen du, zolitasunez, eta handitasunik eta nostalgiarik gabe. Duo honetan, Matxalenek “espazioa eta denbora” kudeatzen duen esperientzia erakusten jarraitzen du. Duo hunkigarri honek abstrakzioarekin nahastutako adierazkortasun apala dauka. Dantza oparoa, habitatua eta sotila, aldi berean; muina erakusten duen eta zalapartarik gabe igortzen duen dantza. FICHA ARTÍSTICA Dirección/Zuzendaria. Matxalen Bilbao Intérpretes/ Antzezleak. Natalia García, Matxalen Bilbao Diseño de luz/Argien Disenua. David Alcorta Música Original/ Jatorrizko Musika. … [Irakurri gehiago...] about “SERENITY SUITE” – LA FUNDICION – (BILBAO)
danza
“TOPA” – ERRAUSKIN PLAZA – (BEASAIN)
#BilbaoUda2020ren barruan. Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan. Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Errenterian du egoitza eta orduz geroztik sei dantzari berek osatzen dute. Euskal dantza tradizionala abiapuntu duten ikuskizun garaikideak sortzen ditu, eta horiek dira haren nortasun-bereizgarria mundu osoan. Beren sorkuntzez gain, Tanttaka Teatroarekin egindako … [Irakurri gehiago...] about “TOPA” – ERRAUSKIN PLAZA – (BEASAIN)
“ERRITU” – MUSEO DE SAN TELMO – (DONOSTIA)
*Sarrerak soilik museoko leihatilan erosi ahalko dira Gure historian eta gure orainean txertatuta dauden antzinako errituak, non gizakiak gertutasuna eta elkartasuna bilatzen duen bere lagun hurkoekin. Dantzarien eta koralisten artean sorturiko giza basoa oinarri hartuta, gure garaietara iritsi diren erritu tradizionalei buruzko gogoeta garaikidea egingo da. Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena Espazio Eszenikoa: 4 Play Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez Argiztapen Diseinua: David Bernués Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo Ekoizpena: Kukai Dantza Informazio gehiago: Kukai Dantza … [Irakurri gehiago...] about “ERRITU” – MUSEO DE SAN TELMO – (DONOSTIA)
“DOPPELGÄNGER” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)
Lekuz Leku 2020 jaialdiaren baitan. Doppelgänger pieza ibiltaria da, hainbat kapsula koreografikoz osatua, bikoitza eta denboraren eraldaketarekin jolasten duena. Lekuz Lekuren barruan, horietako hiru aurkezten dituzte. Doppel-C3POn bi gorputzek eguneroko denbora aurrez aurre jartzen dute, perspektiba jolas bat. Doppel-Xaken, xake jokoak xurgatutako bi gorputz partida baten denboran galtzen dira. Behatzaileak begiratu egin dezake, begiratzeari utzi, eta nahi duenean berriz begiratu; ekintzak garatzen jarraituko du. Doppel-Leon, bi gorputz kamuflatu banatzen dira, eta etengabe elkartzen dira antzekotasun- eta desberdintasun-elkarrizketa batean. Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Natalia g. muro Kanpoko begirada: Robert Jackson Jantziak: Olatz de Andres Argazkia: Kiñuka Ekoizpena: Vanessa Fuentes … [Irakurri gehiago...] about “DOPPELGÄNGER” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)
“ERRITU” – SAN TELMO MUSEOA – (DONOSTIA)
*Sarrerak soilik museoko leihatilan erosi ahalko dira Gure historian eta gure orainean txertatuta dauden antzinako errituak, non gizakiak gertutasuna eta elkartasuna bilatzen duen bere lagun hurkoekin. Dantzarien eta koralisten artean sorturiko giza basoa oinarri hartuta, gure garaietara iritsi diren erritu tradizionalei buruzko gogoeta garaikidea egingo da. Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena Espazio Eszenikoa: 4 Play Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez Argiztapen Diseinua: David Bernués Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo Ekoizpena: Kukai Dantza Informazio gehiago: Kukai Dantza … [Irakurri gehiago...] about “ERRITU” – SAN TELMO MUSEOA – (DONOSTIA)
“IDI BEGI” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)
Lekuz Leku 2020 jaialdiaren baitan. Idi-probak oinarri hartuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura, fisikaltasuna, hierarkia eta plazako hizkera birsortzen ditugu. Dena animaliaren begiradaren bidez. Koreografoa: Jordi Vilaseca Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López Musika: Bach, Machinefabriek Argazkia: Itxaso Diaz Iraupena: 16 min Larrua proiektua Dantza Garaikideko proiektua da, Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendua eta Gasteizen oinarrituta, hirian Dantza Garaikidea aktibatzeko asmoz sortua. Koreografikoki, konpainiak fisikaltasuna eta emozioa uztartzeari eta hura eszenaratzeari buruzko ikuspegi pertsonala du, ikuslearen imajinario komuneko elementuak erabiliz eta hura garaikide bihurtuz. Ikuspegi pertsonal horren emaitza dira bere errepertorioaren parte diren pieza koreografikoak, Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean antzeztu ahal izan direnak: larrua, (2016ko Umore Azokan sortzen ari den Konpainia … [Irakurri gehiago...] about “IDI BEGI” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)