Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edota beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztu nahi zuen basoa. Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua… Gurs, milaka pertsona metatu eta hil ziren barrendegia. Historikoki eta geografi koki hurbil dugun kokalekua. Gurs, hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Guden eta pobreziaren ondorioz beren lurraldea uztera behartuta dauden milaka persona errefuxiaturen erakusleiho. Gurs, iraganaren eta orainaldiaren zubia. Josu Mujika koreografoa eta Iñaki Salvador konposatzailea elkarrekin aritu dira pieza hunkigarri hau sortzeko, errefuxiatuen drama kontatzeko, eta haien harremana arte, kultura eta sorkuntzarekin. Xabier Sukia idazlearen hitzek laguntzen dute sorkuntza, eta edertasunez janzten dute koreografia osoa. Zergatik, noiz arte, zergatik, zergatik...? Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak … [Irakurri gehiago...] about “BASOA” – (BILBAO)
dantza
“BASOA” – (BILBAO)

“I WISH YOUR DEATH” – (MARKINA-XEMEIN)
I wish your death cuenta la historia de un pájaro que un día pierde el amparo de la luna y con él la opción de cazar y dormir. Es el final de una trilogía de cuentos y el final de este ser que necesita cerrar los ojos. … [Irakurri gehiago...] about “I WISH YOUR DEATH” – (MARKINA-XEMEIN)
“GAZTE” – PLAZA NUEVA – (BILBAO)
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz. Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA? … [Irakurri gehiago...] about “GAZTE” – PLAZA NUEVA – (BILBAO)
“UR” – MUNOA – (ZARAUTZ)
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Urumea ertzean bizi zen familia baserritar baten kontakizunek bultzatu gaituzte sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu gaituzte. Baina batez ere, zer pentsatu arazi bait digute. Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, gure bigarren gorputza. Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu; trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu…Eraikitako etxea eraitsi dute. Esnatze prozesu mingarri bat: gorputza ikasten, mina deskubritzen… Norbera eraiki etxea berreraikiz. FITXA ARTISTIKOA Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide Gidoia: Koldo Izagirre Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala Musika: Pascal Gaigne Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide Produkzioa: Iurre Aranburu … [Irakurri gehiago...] about “UR” – MUNOA – (ZARAUTZ)
“OTEMPODIZ” – PARQUE DE CASILDA ITURRIZAR – (BILBAO)
MENDEBALDEAK ERLOJUA DUEN BITARTEAN, AFRIKAK DENBORA DU Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi … [Irakurri gehiago...] about “OTEMPODIZ” – PARQUE DE CASILDA ITURRIZAR – (BILBAO)