*Sarrerak soilik museoko leihatilan erosi ahalko dira Gure historian eta gure orainean txertatuta dauden antzinako errituak, non gizakiak gertutasuna eta elkartasuna bilatzen duen bere lagun hurkoekin. Dantzarien eta koralisten artean sorturiko giza basoa oinarri hartuta, gure garaietara iritsi diren erritu tradizionalei buruzko gogoeta garaikidea egingo da. Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena Espazio Eszenikoa: 4 Play Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez Argiztapen Diseinua: David Bernués Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo Ekoizpena: Kukai Dantza Informazio gehiago: Kukai Dantza … [Irakurri gehiago...] about “ERRITU” – SAN TELMO MUSEOA – (DONOSTIA)
danza
“TOPA” – MUSEO GUGGENHEIM – (BILBAO)
#BilbaoUda2020ren barruan. Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan. Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Errenterian du egoitza eta orduz geroztik sei dantzari berek osatzen dute. Euskal dantza tradizionala abiapuntu duten ikuskizun garaikideak sortzen ditu, eta horiek dira haren nortasun-bereizgarria mundu osoan. Beren sorkuntzez gain, Tanttaka Teatroarekin egindako … [Irakurri gehiago...] about “TOPA” – MUSEO GUGGENHEIM – (BILBAO)
“BOBO” – LA FUNDICION – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago. Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui Argien diseinua: Marc Kanou Jantziak: Patricia Arostegui Argazkiak: Dani Hernández Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernández, Olatz de Andrés, Neus Villa, Isaak Erdoiza. Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), … [Irakurri gehiago...] about “BOBO” – LA FUNDICION – (BILBAO)
“ERRIMAK BI OINETAN” – LANDAKO ESKOLA – (DURANGO)
Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz. Fitxa Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide Koreografia: Talde sorkuntza Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur … [Irakurri gehiago...] about “ERRIMAK BI OINETAN” – LANDAKO ESKOLA – (DURANGO)
“ENSAYO EN BRUTO O PRÁCTICA COMPARTIDA” – LA FUNDICION – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Un ensayo. Una charla performativa. Un ejercicio mostrado públicamente. La muestra de una práctica artística que -a día de hoy- marcará el punto de partida de una investigación sobre conceptos como ensayo, grieta y experimentación. Es, también, el un encuentro entre: FLAMANTE y Dani Hernández (que trabajamos en relación al sonido y al cuerpo respectivamente). Dos artistas que hemos venido desarrollando de manera individual una búsqueda en relación a lo flamenco y el presente. La identidad flamenca pura en confrontación con su mutabilidad. Queremos resignificar los símbolos tradicionales e incorporarlos a una práctica actual en relación al cuerpo y el sonido conjuntamente. Ensayo en bruto o práctica compartida es lo que he llamado yo a esta manera de compartir mi proceso actual. Para mí es un Ensayo en bruto -en crudo, como cruda es la manzana que arrancamos del árbol- porque abriré una parte privada de mi proceso de creación; y por otro lado será una práctica … [Irakurri gehiago...] about “ENSAYO EN BRUTO O PRÁCTICA COMPARTIDA” – LA FUNDICION – (BILBAO)
“GAUEKOAK” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten pizti horiek dira, bizitza geratzen den garaian pizten direnak. Gauekoak dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna; ibilbide oso bati musika eta dantzaren bidez begirada bat eskainiko dion ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta petsonala. Fitxa Egilea: Jon Maya eta Mireia Gabilondo Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, I. Galván Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Jon Maya, Izaro, Arkaitz Miner Jantzi diseinua: Ana Turrillas Argi diseinua: David Bernués Eszenografia diseinua: Fernando Bernués Musika: Xabi Erkizia. Zuzenean: Arkaitz Miner Ekoizpena: Nagore Martínez, Doltza Oararteta Argi eta soinu teknikaria: David Bernués, Daniel Bernués, Ángel Agüero … [Irakurri gehiago...] about “GAUEKOAK” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)