Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten pizti horiek dira, bizitza geratzen den garaian pizten direnak. Gauekoak dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna; ibilbide oso bati musika eta dantzaren bidez begirada bat eskainiko dion ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta petsonala. Fitxa Egilea: Jon Maya eta Mireia Gabilondo Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, I. Galván Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Jon Maya, Izaro, Arkaitz Miner Jantzi diseinua: Ana Turrillas Argi diseinua: David Bernués Eszenografia diseinua: Fernando Bernués Musika: Xabi Erkizia. Zuzenean: Arkaitz Miner Ekoizpena: Nagore Martínez, Doltza Oararteta Argi eta soinu teknikaria: David Bernués, Daniel Bernués, Ángel Agüero … [Irakurri gehiago...] about “GAUEKOAK” – CENTRO CULTURAL IORTIA – (ALTSASU)
danza
“GORPUZTU” – CAMPO DE FÚTBOL ARANBIZKARRA – (VITORIA)
Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa. Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu. … [Irakurri gehiago...] about “GORPUZTU” – CAMPO DE FÚTBOL ARANBIZKARRA – (VITORIA)
“TOPA” – ERREKALDEKO PLAZA – (BILBAO)
#BilbaoUda2020ren barruan. Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan. Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Errenterian du egoitza eta orduz geroztik sei dantzari berek osatzen dute. Euskal dantza tradizionala abiapuntu duten ikuskizun garaikideak sortzen ditu, eta horiek dira haren nortasun-bereizgarria mundu osoan. Beren sorkuntzez gain, Tanttaka Teatroarekin egindako … [Irakurri gehiago...] about “TOPA” – ERREKALDEKO PLAZA – (BILBAO)
“FESTAMENTUA” – FANDERIAKO TENIS PISTAK – (ERRENTERIA)
Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea. Fitxa artistikoa Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria Soinu-teknikaria: Jon Zaldua Iraupena: 40 minutu … [Irakurri gehiago...] about “FESTAMENTUA” – FANDERIAKO TENIS PISTAK – (ERRENTERIA)
“IDI BEGI” – FRONTÓN JITO ALAI – (IRUÑA)
Idi-probak oinarri hartuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura, fisikaltasuna, hierarkia eta plazako hizkera birsortzen ditugu. Dena animaliaren begiradaren bidez. Koreografoa: Jordi Vilaseca Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López Musika: Bach, Machinefabriek Argazkia: Itxaso Diaz Iraupena: 16 min Larrua proiektua Dantza Garaikideko proiektua da, Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendua eta Gasteizen oinarrituta, hirian Dantza Garaikidea aktibatzeko asmoz sortua. Koreografikoki, konpainiak fisikaltasuna eta emozioa uztartzeari eta hura eszenaratzeari buruzko ikuspegi pertsonala du, ikuslearen imajinario komuneko elementuak erabiliz eta hura garaikide bihurtuz. Ikuspegi pertsonal horren emaitza dira bere errepertorioaren parte diren pieza koreografikoak, Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean antzeztu ahal izan direnak: larrua, (2016ko Umore Azokan sortzen ari den Konpainia Saria), Ozkol, Baserri (3 Max sarietarako … [Irakurri gehiago...] about “IDI BEGI” – FRONTÓN JITO ALAI – (IRUÑA)
“ERRIMAK BI OINETAN” – HERRI ESKOLA – (LEZO)
Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz. Fitxa Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide Koreografia: Talde sorkuntza Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur … [Irakurri gehiago...] about “ERRIMAK BI OINETAN” – HERRI ESKOLA – (LEZO)