Mugak gainditzeaz hitz egiten du ALIVEk, ezarritakoarekin hausteaz, emakumeek aukeratzeko duten askatasunaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisuarekin bada ere, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duena, edozein izanda ere. Fitxa artistikoa Egilea: Judith Argomaniz Koreografia: Judith Argomaniz, dantzarien laguntzarekin Zuzendari eszenikoa: Judith Argomaniz Zuzendari laguntzailea: Jaiotz Osa Dantzariak: Paula Montoya, Garazi Etxaburu Ekoizpena: Lasala Dramaturgia: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Jantzien diseinatzailea eta egilea: Xabier Mujika Eszenografiaren diseinua: Xabier Mujika Argazkiak eta bideoak: Etanowski Emanaldia egiteko lekua: Kalea Iraupena: 15 minutu … [Irakurri gehiago...] about “ALIVE” – PLAZA NESTOR BASTERRETXEA – (DONOSTIA)
dantza
“AMORIA & DOLORE. ELKANO, LEHEN MUNDUBIRA” – PLAZA GERNIKAKO ARBOLA – (URRETXU)
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan. 30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera … [Irakurri gehiago...] about “AMORIA & DOLORE. ELKANO, LEHEN MUNDUBIRA” – PLAZA GERNIKAKO ARBOLA – (URRETXU)
“TOPA” – PLAZA SANTA EUGENIA – (GETXO)
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan. Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Errenterian du egoitza eta orduz geroztik sei dantzari berek osatzen dute. Euskal dantza tradizionala abiapuntu duten ikuskizun garaikideak sortzen ditu, eta horiek dira haren nortasun-bereizgarria mundu osoan. Beren sorkuntzez gain, Tanttaka Teatroarekin egindako ikuskizunak ere dira … [Irakurri gehiago...] about “TOPA” – PLAZA SANTA EUGENIA – (GETXO)
“BASOA” – ODIETA – (ZUMAIA)
Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edota beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztu nahi zuen basoa. Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua… Gurs, milaka pertsona metatu eta hil ziren barrendegia. Historikoki eta geografi koki hurbil dugun kokalekua. Gurs, hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Guden eta pobreziaren ondorioz beren lurraldea uztera behartuta dauden milaka persona errefuxiaturen erakusleiho. Gurs, iraganaren eta orainaldiaren zubia. Josu Mujika koreografoa eta Iñaki Salvador konposatzailea elkarrekin aritu dira pieza hunkigarri hau sortzeko, errefuxiatuen drama kontatzeko, eta haien harremana arte, kultura eta sorkuntzarekin. Xabier Sukia idazlearen hitzek laguntzen dute sorkuntza, eta edertasunez janzten dute koreografia osoa. Zergatik, noiz arte, zergatik, zergatik...? Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak … [Irakurri gehiago...] about “BASOA” – ODIETA – (ZUMAIA)
“MUDA” – PLAZA DE LA ENCARNACIÓN – (BILBAO)
MUDA es un viaje a través de la evolución de dos cuerpos. Dos mujeres que comparten un espacio, experiencias y un proceso de renovación, que determina un cambio, abriendo paso a una nueva época. Abandonado un estado de letargo, una pausa personal para juntas, avanzar y abrir camino a una transformación. Muda forma parte de un tríptico de piezas que la compañía Proyecto Larrua desarrolla sobre la piel, el reconocimiento y la protección por medio de de ella. Fitxa artistikoa Coreografía: Jordi Vilaseca. Interpretes: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach. Música: Marc Alvarez. Vestuario: Marilo Miguez. Un proyecto subvencionado por: Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Colaboradores: Centro Coreográfico del Canal, Red Municipal de Teatros de Vitoria – Gasteiz. … [Irakurri gehiago...] about “MUDA” – PLAZA DE LA ENCARNACIÓN – (BILBAO)
“UR” – PARQUE EZKURDI – (DURANGO)
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Urumea ertzean bizi zen familia baserritar baten kontakizunek bultzatu gaituzte sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu gaituzte. Baina batez ere, zer pentsatu arazi bait digute. Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, gure bigarren gorputza. Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu; trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu…Eraikitako etxea eraitsi dute. Esnatze prozesu mingarri bat: gorputza ikasten, mina deskubritzen… Norbera eraiki etxea berreraikiz. FITXA ARTISTIKOA Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide Gidoia: Koldo Izagirre Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala Musika: Pascal Gaigne Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide Produkzioa: Iurre Aranburu … [Irakurri gehiago...] about “UR” – PARQUE EZKURDI – (DURANGO)