- ekitaldia hau amaitu da.
“UR” – PARQUE EZKURDI – (DURANGO)
2 iraila, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Urumea ertzean bizi zen familia baserritar baten kontakizunek bultzatu gaituzte sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu gaituzte. Baina batez ere, zer pentsatu arazi bait digute.
Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, gure bigarren gorputza.
Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu; trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu…Eraikitako etxea eraitsi dute.
Esnatze prozesu mingarri bat: gorputza ikasten, mina deskubritzen… Norbera eraiki etxea berreraikiz.
FITXA ARTISTIKOA
- Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
- Gidoia: Koldo Izagirre
- Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
- Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
- Musika: Pascal Gaigne
- Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
- Produkzioa: Iurre Aranburu
- Jantziak: Ramón García
- ARGAZKIAK: Mendi Urruzuno, Maider Agirre, Iurre Aranburu