SARRERAK EROSI - CHILLIDA ETA OTEIZA DANTZAN Oteiza eta Chillida erakusketara bisita, zuzeneko musika eta dantza lagun. Kukai Dantza Taldearen eskutik. Erakusketa aretoak Bi saio: 20:30 + 21:30 SAN TELMO BIZI Programa honek Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du: musikak, dantzak eta poesiak erakusketaren gaineko begirada berri bat eskainiko dute. Jarduerak 2022ko irailera arte garatuko dira. maitzak 14, ekainak 10, uztailak 8 eta 29 - Chillida eta Oteiza dantzan. Kukai abuztuak 27 - San Telmo Gaua irailak 14 - Chillida y Oteiza. Escultura y poesía … [Irakurri gehiago...] about “CHILLIDA ETA OTEIZA DANTZAN” – MUSEO SAN TELMO – (DONOSTIA)
dantza
“CHILLIDA ETA OTEIZA DANTZAN” – MUSEO SAN TELMO – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - CHILLIDA ETA OTEIZA DANTZAN Oteiza eta Chillida erakusketara bisita, zuzeneko musika eta dantza lagun. Kukai Dantza Taldearen eskutik. Erakusketa aretoak Bi saio: 20:30 + 21:30 SAN TELMO BIZI Programa honek Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du: musikak, dantzak eta poesiak erakusketaren gaineko begirada berri bat eskainiko dute. Jarduerak 2022ko irailera arte garatuko dira. maitzak 14, ekainak 10, uztailak 8 eta 29 - Chillida eta Oteiza dantzan. Kukai abuztuak 27 - San Telmo Gaua irailak 14 - Chillida y Oteiza. Escultura y poesía … [Irakurri gehiago...] about “CHILLIDA ETA OTEIZA DANTZAN” – MUSEO SAN TELMO – (DONOSTIA)
“GENEROA” – PLAZA DE LOS FUEROS – (BAZTAN)
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera? Dantza ikuskizunean, 7 interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik. Fitxa artistikoa Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa, Eneko Balerdi Eizmendi Zuzendari eszenikoa: Kimua Dantza Kolektiboa & Kristina Ropero, Asier Iriarteren kanpo begiradarekin Dantzariak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Ekaitz Goikoetxea … [Irakurri gehiago...] about “GENEROA” – PLAZA DE LOS FUEROS – (BAZTAN)
“LOS PERROS” – LA CAVA – (OLITE)
SARRERAK EROSI - LOS PERROS Garai digitalean jaio direnak, beren garaiko seme-alabak direnez, egoera ezegonkor eta nahasi batean daude, eta horrek deshumanizazio- eta isolamendu-prozesu baten aurrean jartzen ditu (eta jartzen gaitu); horretarako, badirudi konponbiderik arrakastatsuena banakako blindajea dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea. Inoiz baino gehiago, salgai dagoen produktu bat gara, eta gaztetasuna da balorerik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, zaurgarrienak zatikatzen ditu eta baztertzen ditu matxinadarako aukeraren eta otzantasunaren artean eztabaidatzen duten (dugun) moldakaitzak. Etengabeko borroka ezezaguna den kontraesan horretan bestearen beharra sortzen da, ulermena, enpatia, errukia eta maitasuna premiazko baliabide gisa. Los Perros antzezlanak erresistentzia-egoera batera iristea proposatzen du, noraezean dabiltzan txakurrak bezala, topo egiten duten txakurrak, zaurgarritasuna aitortuz, poza … [Irakurri gehiago...] about “LOS PERROS” – LA CAVA – (OLITE)
“ALIVE” – ZALDIBARKO FRONTOIA – (ARRASATE)
Mugak gainditzeaz hitz egiten du ALIVEk, ezarritakoarekin hausteaz, emakumeek aukeratzeko duten askatasunaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisuarekin bada ere, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duena, edozein izanda ere. Fitxa artistikoa Egilea: Judith Argomaniz Koreografia: Judith Argomaniz, dantzarien laguntzarekin Zuzendari eszenikoa: Judith Argomaniz Zuzendari laguntzailea: Jaiotz Osa Dantzariak: Paula Montoya, Garazi Etxaburu Ekoizpena: Lasala Dramaturgia: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Jantzien diseinatzailea eta egilea: Xabier Mujika Eszenografiaren diseinua: Xabier Mujika Argazkiak eta bideoak: Etanowski Emanaldia egiteko lekua: Kalea Iraupena: 15 minutu … [Irakurri gehiago...] about “ALIVE” – ZALDIBARKO FRONTOIA – (ARRASATE)
“DYE DYE” – ZALDIBARKO FRONTOIA – (ARRASATE)
Hitzek, mugimenduek, emozioek, esperientziek eta beste pertsona batzuekiko elkarrekintzek gure funtsa blaitu eta kolore anitzez betetzen dute. Guk gure tonuerekin besteen funtsak blaitzen ditugun eran. Tonuerak ez dira mugiezinak; pertsonen funtsak ere ez. Aitzitik, biek etengabe, tindatu, diluitu eta elkar hartzen dute tonuera berriak sortzeko. Kolore berriak. DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonak beren kolore paletak partekatzen dituzte, beren bagajea, beren bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritsi arte. Fitxa artistikoa Iraupena: 25 minutu Zuzendaria: Asier Zabaleta Interpretazioa: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano Koreografia: Asier Zabaleta Koreografia-materialaren sorrera: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano Jatorrizko Musika: Iñar Sastre ERTZA Asier Zabaleta dantzari eta koreografia-egilearen eskutik sortu zen 2004an, arte-diziplina ezberdinen eta dantza garaikidearen … [Irakurri gehiago...] about “DYE DYE” – ZALDIBARKO FRONTOIA – (ARRASATE)