SARRERAK EROSI - ABRAZO Emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen dituena, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen dizkigula, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak. Zizelkatzearen ideia, eraldatzea eta igarotzean uzten duten aztarna direla-eta, “Abrazo” (Besarkada) espazio intimo eta zirrarazko bat da, benetan lan fina. Dantzaria eta interpretea. Sustraietan aztertzeko grinarekin, “Biraka” (2017) bakarkakoa sortu zuen. Eszena-elementuak eta gorputzaren zehaztasuna eta xehetasunerako joera ditu ezaugarri bere lanak. Matxalen Bilbao eta Markeline konpainietan ere ibili zen lanean, eta Emakumezko Interpreterik Onenaren Saria jaso zuen Markeline konpainiaren "Euria" lanean egindako lanagatik, Bucaresteko FITC jaialdian (2018). Fitxa artistikoa Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nerea Martínez Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García, Nerea Martínez Zuzendaritza artistikoa: Matxalen … [Irakurri gehiago...] about “ABRAZO” – SALA BBK – (BILBAO)
dantza
“AMORIA & DOLORE. ELKANO, LEHEN MUNDUBIRA” – PLAZA GERNIKAKO ARBOLA – (URRETXU)
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan. 30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera … [Irakurri gehiago...] about “AMORIA & DOLORE. ELKANO, LEHEN MUNDUBIRA” – PLAZA GERNIKAKO ARBOLA – (URRETXU)
“ERRIMAK BI OINETAN” – (BILBAO)
Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz. Fitxa Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide Koreografia: Talde sorkuntza Dantzariak: Aiert … [Irakurri gehiago...] about “ERRIMAK BI OINETAN” – (BILBAO)
“BAILANDO EL SILENCIO” – PALACIO EUSKALDUNA JAUREGIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - BAILANDO EL SILENCIO Rakel R.R.-ek zuzendutako Antzerki eta Dantza Arymux konpainia irisgarri eta inklusiboak "Isiltasuna Dantzatzen" zeinudantza ikuskizuna aurkezten du. Ikusle guztientzat zuzendutako ikuskizuna da eta baita ezgaitasunak dituzten pertsonentzat ere. Familian gozatzeko bidaia bat, non musika, textuak, dantza eta emozioak batu egiten dira arrastoa usten duten istorioak transmititzeko. Badago zeinu hizkuntza interpretazioa eta baita ere irisgarritasun neurriak ezgaitasunak dituzten pertsonentzako. … [Irakurri gehiago...] about “BAILANDO EL SILENCIO” – PALACIO EUSKALDUNA JAUREGIA – (BILBAO)
“DYE DYE” – PLAZA KASINO – (GETXO)
Hitzek, mugimenduek, emozioek, esperientziek eta beste pertsona batzuekiko elkarrekintzek gure funtsa blaitu eta kolore anitzez betetzen dute. Guk gure tonuerekin besteen funtsak blaitzen ditugun eran. Tonuerak ez dira mugiezinak; pertsonen funtsak ere ez. Aitzitik, biek etengabe, tindatu, diluitu eta elkar hartzen dute tonuera berriak sortzeko. Kolore berriak. DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonak beren kolore paletak partekatzen dituzte, beren bagajea, beren bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritsi arte. Fitxa artistikoa Iraupena: 25 minutu Zuzendaria: Asier Zabaleta Interpretazioa: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano Koreografia: Asier Zabaleta Koreografia-materialaren sorrera: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano Jatorrizko Musika: Iñar Sastre ERTZA Asier Zabaleta dantzari eta koreografia-egilearen eskutik sortu zen 2004an, arte-diziplina ezberdinen eta dantza garaikidearen … [Irakurri gehiago...] about “DYE DYE” – PLAZA KASINO – (GETXO)
“ALIVE” – PLAZA NESTOR BASTERRETXEA – (DONOSTIA)
Mugak gainditzeaz hitz egiten du ALIVEk, ezarritakoarekin hausteaz, emakumeek aukeratzeko duten askatasunaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisuarekin bada ere, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duena, edozein izanda ere. Fitxa artistikoa Egilea: Judith Argomaniz Koreografia: Judith Argomaniz, dantzarien laguntzarekin Zuzendari eszenikoa: Judith Argomaniz Zuzendari laguntzailea: Jaiotz Osa Dantzariak: Paula Montoya, Garazi Etxaburu Ekoizpena: Lasala Dramaturgia: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Jantzien diseinatzailea eta egilea: Xabier Mujika Eszenografiaren diseinua: Xabier Mujika Argazkiak eta bideoak: Etanowski Emanaldia egiteko lekua: Kalea Iraupena: 15 minutu … [Irakurri gehiago...] about “ALIVE” – PLAZA NESTOR BASTERRETXEA – (DONOSTIA)