SARRERAK EROSI - SAGASTITARRAK Sagastitarrenean –goi burgesiako familia– alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile feministak bere lehen abizenaren ordez amarena jartzea erabaki du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean". Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Horregatik, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek abizena aldatzeko asmoa bertan behera utz dezan. Fitxa artistikoa Egilea: Ramón Madaula. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Aktoreak: Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria. … [Irakurri gehiago...] about “SAGASTITARRAK” – SERANTES KULTUR ANTZOKIA – (SANTURTZI)
antzerkia euskeraz
“LEHENDAKARI GAIA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - LEHENDAKARI GAIA Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira? Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “LEHENDAKARI GAIA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
“KOTTONDARRAK” – ERABIERA ANITZEKO GUNEA – (CIBOURE)
Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten. Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik. FITXA ARTISTIKOA Jatorrizko ideia: Javi Tirado Zuzendaritza: Iván Alonso Aktore-manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea Musika: Fran Lasuen Kantu-hitzak: Miren Amuriza Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (ATX Teatroa) Argiztapen diseinua: Ion Chávez Panpinen … [Irakurri gehiago...] about “KOTTONDARRAK” – ERABIERA ANITZEKO GUNEA – (CIBOURE)
“EZ DOK ERO” – LUNA NEGRA KABARETOA – (BAYONNE)
TARTEAN TEATROAk, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), EZ DOK HIRU ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du. Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria. Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – LUNA NEGRA KABARETOA – (BAYONNE)
“HONDAMENDIA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
“KELONIA ETA ITSASOA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI - KELONIA ETA ITSASOA Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Dora Cantero Musika: Fran Lasuen Aktorea: Nerea Ariznabarreta Musika zuzenean: Maider López … [Irakurri gehiago...] about “KELONIA ETA ITSASOA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)